Mundaka

Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Mundakamap
Remove ads

Mundaka Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. Euskal Herriko kostan dago, Bermeotik hurbil, Urdaibain eta Gernikako itsasadarrean. 2016. urtean 1.858 biztanle zituen.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...

Besteak beste bere ezker olatu ospetsuaren eraginez, Mundakak turismoa du ekonomia jarduera nagusia, eta udan nabarmen handitzen zaio biztanle kopurua.

Remove ads

Izena

Mundaka izenak ez du etimologia argirik. Teoria batek zioen latineko Munda Aqua («ur garbia») duela sorburu. Teoria horren arabera, erromatarrek Gernikako itsasadarrean gora egin zuten, eta gaur egun Mundaka den lekuan kokatu ziren.

Hala ere, hipotesi horrek ez du oinarririk aspal­di‑aspal­diko erregistroetan. Izan ere, erregistro horietan Munaka izena ageri da. Halaxe, 1051n, Iñigo Lopitz Ezkerrak, Bizkaiko lehen jaunak, Donemiliaga Kukulako monasterioari Santa Maria eliza dohaintzan eman zionean, Munaka aipatu zuten agiri haietan. Halaber, Mundakako dorretxetik erreskatatutako agirietan Munaka esaten diote herriari.

Thumb
Mundaka udalerriaren ikuspegi orokorra San Pedro Atxarre menditik ikusita. Atzean Bermeo, Sollube mendia eta Matxitxako lurmuturra ageri dira.
Remove ads

Geografia

Thumb
Urdaibai itsasadarraren sarrera, Mundaka eta Bermeo udalerriak, Matxitxako lurmuturra eta Izaro uhartea, Atxarre mendiko gailurretik ikusita.

Kaitik sortzen dira kaleak, hirigune zaharra osatzen dutenak. Bertan, jauntxoen garaiko aztarnak (armarridun etxeak eta Erdi Aroko dorreak) hauteman daitezke, beti itsasoari begira dauden arrantzaleen etxebizitza tradizionalekin uztartuta.

Mugakideak

Itsasadarra

Sakontzeko, irakurri: «Gernikako itsasadarra» eta «Urdaibai»
Thumb
Gernikako itsasadarra eta Urdaibaiko bokaleko itsaslabarrak Ogoño aldetik ikusita.

Matxitxako lurmuturretik lur lehorrerantz egiten du itsasertzak eta Kantauri itsasoan gol­ko bat eratzen da. Gol­ko horretan dago Mundaka, eta bokalea han itsasoratzen da. Gernikako itsasadarra esaten diote; izan ere, Gernikaraino iristen zen garai batean mareen eragina. 16 km ditu ibai‑bokaleak, zeharka‑meharka ibilbide luzea egiten ditu, bihurgune ikusgarriak eginez, herri hauek alboetan dituela: Forua, Kortezubi, Arteaga, Murueta eta Kanala.

Padura zabalak daude Mundakako itsasadarrean, flora eta fauna aberats eta askotarikoaren gordeleku. Migrazio-hegaztiek padura horietan babeslekua dute, urteroko joan-etorrian.

Kokalekua, klima, biotopo bereizgarriak eta habitataren berezko aberastasunak direla-eta, berezia da Mundakako ibai‑bokalea. Mendeen joanean aldatuz doa, gero eta handiagoa da, eta haren forma etengabe al­datzen da, alubioien eta itsasoko harearen metaketaren eraginez. Bestalde, jal­kitze horien ondorioz, nabigazioa gero eta zailagoa da ibai‑bokalean.

Remove ads

Historia

Thumb
Mundakako Santa Katalina baseliza eta Ogoño lurmuturra.

Kondairaren arabera, Mundakan jaio zen Jaun Zuria, Bizkaiko lehen jauna. Frogatuta dago bikingoak Mundakan egon zirela 90. urte aldera.

Jaurerriko historiaren arabera, Mundaka Bizkaiko elizate zaharrena dugu. Hori dela eta, lehenbizikoa izatea egokitzen zitzaion Batzar Nagusietan.

1446an Butroeko Jaunak Banderizoen gerratean dorretxearen jabearekin (Rui Sancho Munakakoa, alegia) izandako gorabeheren ondorioz, bandoen arteko borrokan dorretxea suntsitu zuen.

Thumb
Herrigunearen ikuspegia.

Ekonomia

XX. mendearen azkenaldeaz geroztik, turismoa da Mundakako ekonomia jarduera nagusia. Lehenago, arrantza zen.

Portua

Thumb
Mundakako portua eta atzealdean eliza.

Moiletan itsasontzi bakan batzuk daude, artisau‑arrantzan ofizial­ki aritzen direnak. Gainera, arrantzale erretiratuen txalupa motordunak ere badaude. Datuak al­deratzeko, aipatuko dugu duela mende bat Mundakako 90 arrantzale itsasoratzen zirela 5 arrantza‑ontzitan, beste 32 biztanle aritzen zirela amuak egiten, beste 5 saskigileak zirela, eta dozena erdi bat saregile ere bazeudela.

1790ean berriz, Bilboko kontsulatuak emandako datuen arabera, bazeuden 50 tonako 59 itsasontzi, hondo laua zuten, gilarik ez, popa borobila eta bular garbia, bi masta zituzten eta belak. Merkataritza zuten bizibide, hau da, kabotajean aritzen ziren Iberiar penintsulan eta Frantzia, eta Ingalaterrak guda gal­du zuenean Mantxako kanala zeharkatzera ere ausartu ziren.

Itsasontzi haien ezaugarriak zirela eta, itsasoan larri ibil­tzen ziren, horregatik, negu osoa Arketas senai naturalean —Laida hondartzaren ondoan— ainguratuta ematen zuten. Mundakara sartzeko kanala oztopo handia izan da beti, eta gaur egun ere hala da. Metatutako hareak sarbidea eragozten du, eta uraren sakonera gero eta eskasagoa da.

Garai batean, barra hori irekita bazegoen (alegia, zeharkatzeko moduan bazegon) talaiariak bi su pizten zituen Betrokolo gainean; aitzitik, zailtasuna edo arriskua ikusiz gero, su bakarra pizten zuen, eta txalupek Bermeora edo Elantxobera joan behar izaten zuten.

Remove ads

Demografia

Mundaka gaur egungo turismo masiboaren helmugetako bat izanik, urte osoko biztanleria finkoari udan beste zortzi mila turista edo gehiago eransten zaizkio.

Informazio gehiago Mundakako biztanleria ...

Politika

Thumb
Mundakako udaletxea.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mundakako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Unai Rementeria izendatu zuten. 2013an Bizkaiko presidentzia diputatu bihurtu zen eta alkatetzan Aitor Egurrolak alderdikideak ordezkatu zuen.

2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleko hautaigaitzak irabazi zuen, ondorioz, Aitor Egurrolak jarraitu zuen alkatetzan.

Mundakako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6 / 9
654 (% 56,57)
6 / 9
756 (% 60,63)
EH Bildu*
3 / 9
435 (% 37,63)
3 / 9
451 (% 36,17)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
18 (% 1,56)
0 / 9
21 (% 1,68)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
6 (% 0,52)
0 / 9
8 (% 0,64)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak

Informazio gehiago Alkatea, Agintaldia ...
Remove ads

Azpiegiturak

Garraiobideak

Kultura

Euskara

Mundakako Ramon Andonegi[5] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Mundakako euskara, beste zenbait herritakoarekin batera, Busturialdeko euskaran[8] [9] dago sailkatuta. Euskara hori, berriz, bizkaieraren aldaera bat da, tartekoa[10] hain zuzen.

Surfa

Sakontzeko, irakurri: «Billabong Pro Mundaka»

Mundakako ezker olatuaren eraginez, Mundaka eta Mundakako itsasadarra ospetsuak dira Europan eta mundu zabalean, oso egokia baita kirol berri samar batean jarduteko: surfean, alegia. Mundakaren orografia, haizearengatik eta olatu zehatz eta iraunkorrengatik, surfa egiteko munduko lekurik onenetako bat da. Atzerriko surflariak etorri ohi dira, eta haietako batzuk bertako kanpinean bizpahiru hilabete egiten dituzte. Mundakako uretan nazioarteko surf lehiaketak egiten dira. Halaber, beste ur‑kirol batzuk ere gora egin dute: windsurfak, bela tradizionalak eta abarrek.

Jaiak

Thumb
Mundakako aratusteak eta atorrak.
  • Otsailaren 26a, Mundakako aratusteak: Uda parte guztian jai‑giroa badago ere, mundakarrak aratusteak edo inauteriak ospatzen dituzte. Asko eta asko dira kirruz mozorrotu eta Gondra eta Egileor herrikideek konposatutako doinuak jotzen dituztenak.
  • Ekainaren 24a, San Joan jaiak: Suak nonahi.
  • Ekainaren 29a, San Pedro: San Pedro arrantzalea gogoan, hainbat eta hainbat portutan bezala.
  • Uztailaren 22a, Madalen Eguna: gazteek Izaro uhartera txangoa egiten dute, arratsal­de erdian herritarrek, aspaldiko tirabirak ahaztuta, alai hartzen dute Bermeoko itsasontzien segizioa, agintariak buruan direla.
  • Abuztuaren 15a, Andre Mariaren eguna: parrokiako jai nagusia. Jaieguna, udatiarren partaidetza aktiboa.
  • Abuztuaren 26a, Euskal Jaia.
  • Azaroaren 25a, Santa Katalina: baselizan meza. Arrantzaleak ez dira itsasora joaten. Garai bateko tradizioa zen bisigua jatea, arrantzaleek oparitua. Azkenal­dian, ordea, arrantza‑eskasia dela-eta, profesionalek ere erosi egin behar, bisigua jango badute.

Bestelako ekitaldiak

  • Ekaina: (azken astean, San Pedro jaiekin batera) Gazte zahar mendi taldeak antolatutako mendi irteera.
  • Urria: Billabong Pro Mundaka. ASP World Tour Munduko Surf Txapelketaren proba.
  • Azaroa: Gazte zahar mendi taldeak antolatutako mendi irteera.
Remove ads

Ondasun nabarmenak

Kale nagusi tipikoetan ez bezala, zeruertza garbi ikusten da Txorrokopuntan, portuan, eta Talaia parkean (elizaren eta haren albo‑paretan frontisa duen pilotalekuaren ondoan dagoen parkean, alegia). Itsaslabarraren ertzean Santa Maria eliza dago, XVI. mendekoa. Garai hartako ganga nerbiodunak ditu, aitzitik, al­dareak modernoak dira, baita 1896an eraikitako dorre neogotiko zorrotza ere.

Mundakak badu, ezkutu samarrean, hondartza txiki bat, Hondartzape deritzona. Han dago Murgoa lurmuturra.

Talaia parke zainduaren izkina bat, izenak adierazi bezala, itsasoari eta portu zaharrari begira dago. Bihotzeko portu zaharra, igerileku irekia eta doakoa ur garbietan pulunpatzea gustuko dutenentzat. Mundakako Arraun Taldeak hortxe dauka egoitza, bai eta Sociedad Fraternidad Mundaquesa el­karteak ere. 1856an sortu zuten herriko itsas merkatariek el­karte hori, eguneroko aisial­diaz el­karrekin gozatzeko, eta bertakoek Kasinoa esaten diote. Kasinoaren eraikinak harmailadi bikoitza du kanpoal­dean, eta egurrezko begiratoki irtena, zuriz margotua, erregimentu bat azpian hartzeko moduko hegal ausarta duena. Begiratoki horretatik ikusten zituzten agintariek eta el­kartekideek Sanpedroetako lau nobilladak, garai batean hain ospetsuak zirenak.

Udaletxea XIX. mendeko eraikin handi bat da. Arkupeak ditu, karel zulodunez egindako bal­koi bitxien azpian, eta erlojua eta kariloia erdiko dorretxoan. Kapitulu-gela ederra da, beheko sua eta guzti, Carrarako marmolaz egina. Gelaren aurrealdean Juan Bautista Longaren eta Florentino Larrinagaren bustoak daude; izan ere, Mundakako gizon ospetsu horiek ordaindu zuten herriak hain premiazkoa zuen udaletxea, 1812an ingelesen Surbillant fragataren kanoikadek suntsitu baitzuen lehengo eraikina.

Kaleetan zehar ibiliz gero, nabaria da hirigunea osatzen duten arkitektura estiloen nahasketa. Dozena erdi bat etxek armarria dute; eta, armarrietan, hainbat hitz: Gametxo, Zubia, Uriarte, Bakera, Simitur. Azken etxe hori euskal barroko neurritsuari dagokio, eta haren aurrean amaiera‑gurutzea edo kontzepzio‑gurutzadura dago.

Remove ads

Mundakar ospetsuak

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads