Dagon

Antzinako Ekialde Hurbileko jainko bat From Wikipedia, the free encyclopedia

Dagon
Remove ads

Dagon (hebreeraz: דָּגוֹן, Dāgōn) edo Dagan, (sumerreraz: 𒀭𒁕𒃶, dda-gan;[1] fenizieraz: 𐤃𐤂𐤍, Dāgān) Brontze Aroko Ekialde Hurbileko jainko bat zen. Sirian jainko-jainkosen aita izan zen, jainko sortzailea eta bere emaztea Salas izan zen[2]. Aditu askorentzat zerealen jainkoa omen zen, laboreen babeslea -emankortasuna ematen zuen- eta garia lantzen irakatsi eta goldea asmatu zuena.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...

Hebreeraz eta kanaandarren hizkuntzan, "dagan" hitza “pikorra edo alea (laboreena)”[3] izendatzeko erabiltzen zen. Horregatik eta goldearen asmatzaile izatea egotzi zitzaiolako, uste da ugalkortasunaren jainko bat izango zela. Baina Lluis Feliu adituak dio, ez dagoela frogatua Dagan nekazaritzarekin lotuta zegoenik, beste testuinguruetan eta beste epiteto batzuekin izendatua izan baita. Bestalde, baliteke izena semiten aurrekoa izatea eta kasu horretan "ale" hitzarekin egiten den itzulpena ez litzateke egokia izango[2].

Remove ads

Gurtzaren zabalkundea

K.a. III. milurtekoan dagoeneko jainko hau aipatzen da Mari eta Eblako artxiboetan; "Tutulko jauna" esaten zaio Eblako taulatxoetan eta "Terkako jauna" Marikoetan[2]. Ras Shamran (lehengo Ugarit, egungo Latakia hiritik 8 bat Km. iparraldera) aurkitutako testuen arabera, Baal jainkoaren aita izan zen[3]. Mitologia ugaritikoan, Dagan izena ematen zioten eta bere tenplua Ugariten zegoen Baalen ondoan. hiri-estatu horretan, Dagan, itxuraz, bigarren garrantzitsuena zen El jainko gorenaren atzetik, nahiz eta landarediaren jainko gisa zituen funtzioak K.a. 1500 inguru Baali transferitu egin zizkioten[4].

Amorritek gurtu zuten. Bibliaren arabera, panteoi filistearren jainko nagusia zen[5], Dagon izenarekin.

Palestinan, II. milurtekoaren amaieran eta I. milurtekoaren lehen erdian. filistearren jainkoa izanik, hainbat santutegi zituen, Beth-dagon izenekoa barne Asher-en (Akre) (Josué 19:27), Gazan (Juez 16:23) eta Axdoden (1 Samuel 5:2-7).

Dagan edo Dagon Hegoaldeko Mesopotamian

Sumertar idazkeraren testuinguruan, ez dago Dagani buruzko aipamenik Sargon I akadtar agintaldia (K.a. 2334-K.a. 2279 g.g.b.) baino lehen. Lluis Feliú adituak dioenez, Dagan Babilonian sartzea mendebaldeko herrien etorrerarekin lotuta egon liteke. K.a. 2000. urte inguruan elamdarrek Mesopotamia inbaditu zuten. Elam erresumak eta haren aliatuak ziren Subartuko amorritek Ur III. dinastiaren inperioa (Sumertar pizkundea) suntsitu zuten[6].

Remove ads

Izenaren interpretazioaren akatsa

Erdi Aroko exegesietan, Hebreeraz "dagan" hitza arrainarekin lotu zen, hebreeraz . Hori dela eta, Dagan arrain-jainko gisa gaizki interpretatu izan da, eta Mesopotamiako arrain-gizakiren irudi hainbat, Dagan zela interpretatu izan da[7][8].

Thumb
Asiriar zilindro formako zigiluan, XIX. mende amaieran Austen Henry Layard asiriologoak argitaratu zuen "Niniveh and Babylon. A narrative of a second expedition to Assyria" liburuan argitaratu zuen bezala. Bertan agertzen den arrain-jainkoa Dagon zela interpretatu zuen Layardek.
Remove ads

Ikus, gainera

  • Apkallu/Abgal
  • Atrahasia
  • Oannes/Uana
  • Utnapishtim
  • Kulullu

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads