David Merino

esku huskako pilotari profesional ohia From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

David Merino Soto, pilota arloan Merino II.a izenaz ezaguna (Villar de Torre, Errioxa, 1990eko apirilaren 16a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asperekin. 2012an, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Titin III.a aurrelaria lagun zuela. Profesional bilakatu baino lehen, 2010ean Biharko Izarrak torneoko txapeldun izan zen.[1] Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasketak eginak ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean, Gasteizen.[2][3][4][5]

Informazio gehiago Merino II.a, Pilotaria ...
Remove ads

Pilotari ibilbidea

Profesionaletan 2010eko uztailaren 4an debutatu zuen. Debutatu berritan, bilakaera handia izan zuen bere jokoan, eta 2012an irabazitako binakako txapelketa hartan jo zuen goia. Profesionaletako bere lehen bi urteetan (2011n eta 2012an) binakako txapelketa nagusiko finalerdietan sartu zen: lehenengoan, Martinez de Irujo aurrelaria lagun; eta bigarrenean, 21 urte besterik ez zuela, binakako txapeldun izan zen Titin III.a aurrelariarekin batera. Geroztik, ordea, ibilbide gorabeheratsua izan zuen, ez zen hasierako joko maila ikusgarri hura jarraikortasunez ematera itzuli, eta ez zuen berriro txapelketa horretako finalerdietara iristerik lortu.[6][7]

Daviden anaia Miguel ere pilotari profesional ohia da, eta biak batera erretiratu ziren pilota profesionaletik, 2018ko abuztuaren 10ean, Ezkaraiko pilotalekuan (Errioxa).[8][9]

Hala ere, pilotan jokatzen jarraitzen du, nahiz eta maila apalagoan aritu: izan ere, 2018an bertan, Garfe enpresarekin kontratua sinatu zuen, eta orduz geroztik enpresa horrekin dihardu.[4][10]

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads