Faroera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Faroera[1][2] (faroeraz: føroyskt, ahoskera: [ˈføːɹɪʂt]) eskandinaviar hizkuntza uhartetarra da, germaniar hizkuntzen taldekoa. 48.000 bat lagunek hitz egiten dute Faroe uharteetan, eta beste 25.000 inguruk Danimarkan. 1937az geroztik, Faroe uharteetako hizkuntza ofiziala da.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

Oro har, gaurko hizkuntza eskandinaviarretatik urrun samar dago[3] baina norvegiera zaharraren eta islandieraren antza du. Venceslaus Ulricus Hammershaimb faroetar hizkuntzalari eta folklorezaleak finkatu zuen feroera idatzia 1846an. 1912an lortu zuten Faroeko biztanleek elizetan eta eskoletan faroera erabiltzeko baimena, eta 1938an hizkuntza nagusi egin zen hezkuntzan. Ahozko literatura aberatsa du (baladak). 1965ean Faroeraren Akademian sortu zen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads