Garbiñe Larrea
naturopata eta idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Garbiñe Larrea Iturralde (Urnieta, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 1a) naturopata eta idazlea da.
Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili argitaratu zuen 2021ean. Hurrengo urtean Sendabelar baratzea lana aurkeztu zuen. 2024an Kosmetikoak sendabelarrekin.
Remove ads
Biografia
Garbiñe Larrea 1998/1999 ikasturtean Coimbran (Portugal) Erasmus bekarekin Zuzenbidea ikasten aritu zen eta 1999/2000 ikasturtean Socrates bekarekin jarraitu zuen.
Naturopata kolegiatua eta hezitzaile ayurvedikoa da, lanbidez, nahiz eta Zuzenbidea ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2003). Sendabelarren mundua familia-tradiziotik datorkio, eta 2013tik dibulgazio-lanetan espezializatu da ikastaroak emanez. Une hauetan Euskal Herri osoan zehar ematen ditu hitzaldi eta ikastaroak.
Sendabelarrei buruzko hitzaldiak eman ditu bere ibilbidean zehar, une hauetan ikastaroen bidez ere ari da dibulgazio lanean. 2018tik 2020ra EITBko Txoriene programan kolaboratzaile ere jardun zuen.[1]
Naturopatia eta iridiologiako kontsultan egiten zuen lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan. Egun ez du kontsultako lanik egiten.
ARGIA hedabideko kolaboratzaile da eta Bizi Baratzea proiektuaren barruan artikuluak idazten ditu.[2]
Menda Bikoitza podcastaren arduradun ere bada. Sendabelarrei buruzko bitxikeriak, erabilera praktikoak, senbelarren munduan aritu eta adituak direnei elkarrizketak eta bestelako kontu asko lantzen dira bertan.[3]
Remove ads
Argitalpenak
Iruditegia
- Garbiñe Larrea
- Garbiñe Larrea Sendabelarrek dakitena liburua aukezten Zirzurkilen (2022)
- Sendabelar baratza sinatzen. Durangoko Azoka 2022
- Garbiñe Larrea. Kosmetikoak liburuarekin. Durangoko Azoka, 2024
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads