Garitoain

Ibargoitiko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Garitoain[1][a] Ibargoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. Gaur egun Elo udalerrian dago, lur-zerrenda hori bi udalerrien artean trukatu baitzen.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

1950. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Eloko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak garitoaindarrak ziren.

Remove ads

Izena

Garitoain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Garitoain (1086)
  • Garitoayn (1236)
  • Garicoayn (1284)
  • Garitoain (1534)
  • Garitoain (1694)
  • Garituain (1752)
  • Garitoain (1802)
  • Garitoain (1914)
  • Garitoain (1996)

Geografia

Garitoain Ibargoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima eta landaredia

Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.

Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.

Estazio meteorologikoak

Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[3]

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

Petri Rodezkoa apezpikuak Santa Fe de Concasko abadiari eman zion bere eliza 1086n. Tibalt I.a erregeak 1236n bere bizilagunei baimena eman zien Eloko gazteluan populatzeko, eta petxetatik eta zerbitzuetatik libratu zituen, urtean eraikitako etxe bakoitzeko 2 soldatako zentsu baten truke. Handik gutxira hustuko zen. Santa Fe izenaz gain, XIII. mendeko San Babil eta XV. mendeko San Tiago deiturak ere dokumentatuta daude.

Oharrak

  1. /gaɾito.áin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza laugarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads