Gauna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gauna, edo Gaona (zaharkitua)[1] Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gauna udalerrikoa. 1966an Iruraizekin bat egin arte, berezko udalerria osatzen zuen, Erentxun ere barnean hartzen zuena.
Remove ads
Historia
1025. urteko Donemiliagako goldean Iruraiz aldeko toponimoen artean Garonna toponimoa aipatzen da.[2]
Geroago Garaona (1138) / Garona (1257) / Gaonna / Gaunna / Gauna aldaerak askotan[3][4] dokumentatuko dira.[oh 1]
Batzuek Garona edo Garaona izeneko herri hustu batez idatzi egin dute, toponimoa gaurko Gaunarekin lotu gabe.[5]
XV. mendean Gauna familiaren dorretxea egon zen baina Diego Martínez de Álava komuneroak eraitsi zuen.
Remove ads
Demografia
Garraioa
Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Hizkuntza
Hizkuntza nagusia gaztelania da. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara.[6]
Ondarea
- San Esteban parrokia eliza gotikoa[7]
- San Bitor ermita[8]: Itxogana mendiaren oinean dago eta XVII mendean berriztu zuten.
- San Esteban eliza
- San Esteban elizako ataria
- Eliza eta baskula
- Plazako etxea
- Baskula
- Baskulako pisua
Jaiak
- Herriko jaiak uztailean izaten dira eta "El Chofi" pertsonaia ateratzen da.
- San Bitor ermitan ekainaren 12an erromeria egiten da. Arabako kirolarien patroia da.
Oharrak
- Gaonna, antroponimo bezala, Becerro Galicanoan dokumentatuta dago, bertan Fortun Gaonna delako bat aipatzen da. (Ikus: 1090. urte inguruan datatutako "Relación de tierras y viñas de San Justo (Viñaspre)". fol. 81v, 82)
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads


