Oreitia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Oreitiamap
Remove ads

Oreitia Arabako erdialdeko herri eta kontzeju bat da, Gasteizko udalerrikoa. Itsas mailatik 534 metro gorago dago, Gasteizki hirigunetik 10 bat kilometro ekialdera, Dulantziko bidearen alboan.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Herriko 6 lagun nekazaritzatik bizi dira oraindik, batez ere zerealak, erremolatxa eta patata landatzetik. Gainerako biztanleek Gasteizen egiten dute lan.

Remove ads

Historia

Oreitia toponimoa bere horretan aipatua agertzen da lehen aldiz 1025. urteko Donemiliagako goldean.

XI. mendean bertan eta geroago, esate baterako Aznar Calahorrako katedraleko gotzainaren kartan (1257) Oretia aldaera agertzen da.

Gero toponimoa berriro ere aipatuko da Erdi Aroko dokumentu batzuetan, edo XV. mendetik aurreragoko beste dokumentu batzuetan. Herriaren izena betiere Oreitia / Oretia aldaeretan agertzen da dokumentuetan (<i>/<y> grafien alternantziarekin).[1]

Remove ads

Etimologia

Patxi Salaberrik Oretia > Oreitia bilakaera egon dela defendatzen du eta jatorrian pertsona izen latindar bat egongo zela:

« Para llegar a Oretia podemos partir del nombre personal (Latinez) Olitius; la evolución habrá sido ésta: *(uilla) olitiana ‘la propiedad de Olitius’ > *Oletiana (por disimilación de vocales) > *Oretiãɦ̃ã > Oretia. »

Patxi Salaberri Zaratiegi, 2015.[2]

Bokalen arteko -l- > -r- bilakaera euskararen baitan askotan dokumentatu da eta sudurkari leunen erorketa ere bai: -ãɦ̃ã > -a.

Gero, Oretia > Oreitia bilakaera azaltzeko: "(Gaztelaniaz) [...] una especie de repercusión" esamoldea erabiltzen du, eta antzeko adibideak ekartzen ditu: (Cf. Deredia > Dereidia, Domakia > Domaikia edo Leketio > Lekeitio).[3]

Remove ads

Demografia

1964an biztanle kopururik altuena eduki zuen, 94 lagun bizi baitzen bertan. Gasteizko 2001. urteko hiri plangintzaren ondorioz, etxe berriak eraiki eta populazioa handitu egin zen.

Informazio gehiago Oreitiako biztanleria ...

Garraioa

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
5Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia)Araia
Remove ads

Ondasun nabarmenak

Thumb
Oreitiaren ikuspegia. Eskuinean, Dorre Zuri gisa ezagutzen den eraikina, Diego Gebara-Lazarragak XVI. mendean eraikia.
Remove ads

Oreitiar ospetsuak

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads