Getxo Arraun Elkartea

Getxoko arraun taldea From Wikipedia, the free encyclopedia

Getxo Arraun Elkartea
Remove ads

Getxo Arraun Elkartea (ofizialki Getxoko Arriluze Arraun Kirol Taldea)[1] Getxoko arraun taldea da, 2007an Algorta Arraun Taldearen lekukoa hartu zuena.KAE Ligan ibili izan da eta gehienetan bigarren mailan. Urte batzuetan ez du lortu trainerua ateratzerik.

Datu azkarrak Getxo Arraun Elkartea Getxoko Arriluze Arraun Kirol Taldea ...
Thumb
Goizeko Izarra 2009an

Beteranoen traineru indartsua du. ABE Liga lau aldiz irabazi du eta Euskadiko txapelduna ere izan da.

Remove ads

Koloreak

Algortaren antzeko koloreak hartu ditu, gorri ilunagoa bihurtuz. Traineruaren izena "Goizeko izarra" da.

Historia

Algorta Arraun Taldea

Sakontzeko, irakurri: «Algorta Arraun Taldea»

Algortako traineruak 1980. hamarkadaren hasieran maila handia lortu zuen eta birritan sailkatu zen Kontxako Banderara. 1990. hamarkadan ordea arraunlari eskasiak bultzatuta beste elkarte batzuekin bat egin behar izan zuen trainerua uretaratzeko. Aipagarriena 1998an Raspas del Embarcadero areatarrarekin egin zuenekoa, Getxo Arraun Taldea sortu eta bi traineru osatu zituzten. Urtebeteko proiektua baino ez zen izan. Arraunlarien eskasiak jarraitu zuen eta 2001ean Mundakarekin batera eta 2003an Deusturekin batera lortu zuen trainerua uretaratzea.

Getxo Arraun Elkartea

2007an Getxoko Udalak bultzatutako proiektu honen helburua Getxo udalerriak dituen bi taldeak Algorta eta Raspas batzea zen eta hauen ordez Getxo Arraun Elkartean biak batzea. Algortako Arraun Taldea proiektuan sartu eta Getxo Arraun Elkartea izatera pasatu zen, Raspasekoek ordez bere izenarekin jarraitzea erabaki zuten, eta batez ere arraunketa olinpikoan zentratu dira azken urteetan.

2007an KAE Ligako bigarren multzoan hasi zen eta 2009an hirugarren gelditu zenez igoera fasea jokatu eta 2010an KAE Ligako lehen mailan aritu zen[2] baina 2011ean berriz ere maila galdu zuen. 2016. urtean amilibiak eskaintzen zuen traineru berria erostea erabaki zuten.

2019an KAE 2 Ligan hirugarrena izan eta play-offetan mailaz igotzea lortu zuen[3], urtebeterako ordea.

Remove ads

Palmaresa

Ligak

Banderak

Azken denboraldiak

Informazio gehiago Urtea, Liga ...
Remove ads

Emakumezkoen trainerua

Getxok ez du inoiz emakumezkoen trainerurik osatu baina ontzi txikietan garaipenak lortu ditu.

Beteranoak

Datu azkarrak Getxo Arraun Elkartea Getxoko Arriluze Arraun Kirol Taldea ...

ABE Traineruen Ligaren sortzaileetako bat izan zen eta dagoeneko lau aldiz irabazi du liga. 2024ko Ligako azken Banderan, Getxokoan, Alberto Tellitu arraunlaria ondoezik sentitu eta hil egin zen[4].

Palmaresa

Denboraldiak

Informazio gehiago Urtea, ABE Liga ...
Remove ads

Antolaturiko estropadak

Bi estropada antolatzen ditu urtero:

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads