Santanderko Bandera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Santanderko Bandera urtero Santanderren jokatzen den arraunketa estropada da.
Historia
Sakontzeko, irakurri: «Santanderko estropada zaharrak»
Historian zehar makina bat estropada jokatu izan ziren bai XIX mendean eta baita XX mendearen lehen erdian ere.
Santanderko Bandera
Gaur egungo bandera 70. hamarkadan estropada garrantzitsua izan zen. Ciudad de Santander arraun elkarteak antolatu izan zuen 90. hamarkadan eta XXI mendearen hasieran. Ligak sortu zirenetik B mailako multzoetako estropada izan da ordea. 2011ean Ciudad de Santander taldeak trainerurik atera ez zuenez Astillerok TKE Ligan jarri zuen estropada izan zen, bi kluben artean antolatu zutelarik. Urte hartan TKE Ligako estropadaz gain Emakumezkoen Ligako Bandera ere izan zen.
2012tik aurrera Club de Remo Santanderrek KAE 2. mailarako antolatu duen estropada izan zen. 2015ean ez zen Santanderko trainerurik uretaratu eta Santanderko Bandera bertan behera gelditu zen. 2015etik aurrera abendu aldera Santander-Camargoko Traineru Jaitsiera jokatu zen. Gaur egun Santanderko Banderaren ekitalditzat hartzen dira.
2020 urtean Santanderko Banderaren 50. urteurrera ospatzeko hiru estropada jokatu ziren, KAE 1 eta 2 ligetakoak eta ETE ligakoa. 2021ean Bandera berreskuratu nahi izan da eta kantabriar taldeen artean jokatu dira ordutik aurrerako ekitaldiak eta ez dira Ligetarako puntuagarriak izan.[1]
Sari gehigarriak
- Santanderko Banderaren ohorezko txanda irabazten zuenak Espainiako Printzearen Saria (1972-1975) eta Erregearen Kopa (1976-1989) irabazten zuen.
- Banderarekin batera Kantabriako Txapelketa jokatu zen 1979 eta 1983an.
- Banderaren irabazleak Memorial Manolo Santamaría trofeoa jaso zuen (1981-1983)
- Banderan izandako kantabriar trainerurik onenak Memorial Angel Velasco trofeoa jasotzen zuen (1990-1997)
Remove ads
Palmaresa
Remove ads
Garaipenak
Santanderko Bandera
Erregearen Kopa (1972-1986)
Erregearen Kopa eta Espainiako Printzearen Kopa:
Memorial Angel Velasco (1991-1996)
Emakumezkoen Bandera
2011ean Emakumezkoen Ligako estropada jokatu zen eta 2020an ETE Ligakoa.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads