Granada (Espainia)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Granada (Espainia)map
Remove ads

Granada[1] Espainiako hegoaldeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua. Andaluziako autonomia erkidegoan dago, Sierra Nevadaren oinetan. 2008. urtean, 236.988 biztanle zituen.

Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Granada (argipena)».
Datu azkarrak Granada, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia eta ingurune naturala

Sierra Nevada mendilerroak hiria inguratzen du.

Klima

Informazio gehiago Hila, Urt ...

Auzoak

Granada zortzi barruti eta 36 auzoz osatuta dago. Barrutiak honakoak dira:

  • Ronda, 51.740 biztanle (2009an)
  • Zaidin, 47.731 biztanle
  • Norte, 41.820 biztanle
  • Genil, 35.028 biztanle
  • Centro, 32.916 biztanle
  • Chana, 27.533 biztanle
  • Beiro, 26.590 biztanle
  • Albaicín, 16.281 biztanle
Remove ads

Historia

Hiria arabiarrek sortu zuten 756an. Kordobako kaliferriaren mendeko izan ondoren, Granadako Erresuma musulmaneko hiriburu izan zen. Garai horretan zibilizazio maila bikaina erdietsi zuen, eta haren lekuko diren hainbat monumentu gordetzen ditu; baina handikien familien arteko gerren ondorioz ahulduta, 1492an Errege-erregina Katolikoek bereganatu zuten.

Ekonomia

Nekazaritzagune eta merkataritzagune garrantzizkoa da, vegatik (lur lau aberatsak eta ureztatuak) hurbil baitago.

Ondasun nabarmenak

Thumb
Alhambra jauregiaren ikuspegia.

Turismo leku garrantzizkoa da Granada, artearen aldetik duen historia luze eta aberatsagatik. Granadako monumentu ospetsuenak Alhambra (XIII.-XIV. mendeetako mairuen gotorlekua eta jauregia) eta Generalifeko lorategiak dira. Alhambra jauregia, nazarien egoitza nagusia izan zen, eta gizateriaren ondare izendatu zuten 1984an. Alhambrako estiloa da al Andalusko gailurra, XIV. mendean egina, Ben-Al-Hamarrek eraikia eta haren seme Mohamed II.ak indartua.

Gainera, Granadak baditu beste ondasun nabarmen batzuk ere:

Azkenik, bertako Aste Santua deklaratu zuten nazioarteko interes turistikodun jaia.

Remove ads

Granadar ospetsuak

Remove ads

Hiri senidetuak

Granada ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Thumb
Alhambra

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads