Hiazinto Fernandorena

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hiazinto Fernandorena
Remove ads

Hiazinto Fernandorena Setien (1930eko ekainaren 29a, Urnieta, Gipuzkoa 2017eko urtarrilaren 6a, Andoain, Gipuzkoa) euskal irakasle, itzultzaile, euskaltzain urgazle eta euskaltzale bat izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Ikastolen bultzatzailea izan zen. Lazkaon apaiz urte asko egindakoa, Hernaniko udaleko itzultzailea izan zen. Lazkaoko ikastolen sortzailea, Zumaiako ikastolarena ere bai. 1967ko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izendatu zuten.

Thumb
Elhuyar[Betiko hautsitako esteka] taldea 1974an.(Jose Ramon Etxebarria, Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan (Jose Ramon Etxebarria, Gasteiz, 2018-06-21).[1]

Hiazintok Gordailu editorialean Ikastolaren Liburutegia izeneko liburu monografikoen bilduma gidatzen zuen. Beraren ideiari erantzunez, Donostiako Ingeniaritza Eskolako EKT taldea (Euskal Kultura Taldea) eta Jose Ramon Etxebarria bildu ziren, eta talde-lanean idatzi zuten Haizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorrek. EKT horretatik sortu zen Elhuyar taldea 1974an. Nolanahi ere, Gordailuko liburu monografiko haiekin ez zituzten betetzen Oinarrizko Heziketa Orokorreko (OHO, 1970) legearen programa ofizialak, eta ikastolen legalizazioa oraindik airean zegoela kontuan izanik, irakaskuntza arautuko arlo eta gai guztiei zegozkien irakasmaterialak prestatzeko proiektua plazaratu zuten. Horretan giltzarria izan zen Iker taldea, 1970eko hamarkadaren hasieran militantzia politikoa eta militantzia kulturala bateraturik zeuden garaian sortua, EHAS alderdiaren proiektu modura. Proiektu kultural bat zen, argitaletxe bat antolatzekoa, euskarazko produkzioa bultzatzekoa.[2][1]

Remove ads

Idazlanak

  • Gilen Tell / Schiller [itzul.] (1979)
  • Gure baserriak, Hernani [elkarlanean] (2003)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads