Isabel de Falla
mezenasa eta bildumagilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
María Isabel de Falla López, ezagunagoa Isabel de Falla izenez (Santa Ana, El Salvador, 1932ko osailaren 20a – Madril, 2022ko otsailaren 4a)[1] mezenasa, bildumagilea eta Manuel de Falla artxibo Fundazioaren presidentea izan zen. Granadan Manuel de Falla osaba musikagilearen artxiboa sortzearen eta ezartzearen bultzatzailea izan zen, konpositore handiaren dokumentazio ondarea eta liburutegia gordetzeaz arduratu zen, baita bere figurari buruzko dokumentazio mota guztiez ere.[2] Musikari ospetsuaren legatuaren zaintzan funtsezko persona izan zen.[3][4]
1965ean ireki zen lehen aldiz Fallaren etxe museoa, 1978an Auditorioa inauguratu zen, Artxiboa gordetzeko berariaz prestatutako gune bat aurreikusten zuena; 1988an Artxiboa zaintzen duen Fundazioa sortu zen, eta 1991n Fundazioak ateak ireki zituen.[5][6] Alaba, Elena García de Paredes Falla, Fallaren eskuidatzitako 6.000 partitura eta korrespondentzia zabala (25.000 eskutitz), besteak beste, argazkiak eta esku-programak zaintzen dituen artxiboko gerentea da.[7][8]
Remove ads
Bizitza
Isabel de Falla López 1932an jaio zen El Salvadorreko Errepublikan.[3] Gurasoak María Luisa López Montalvo (1892-1967) eta Germán de Falla zen, Manuel de Fallaren anaia gazteena. Isabel musikagile ospetsuaren iloba bakarra eta besoetakoa izan zen[9]. José María García de Paredes arkitektoarekin ezkondu zen. Bikoteak sei seme-alaba izan zituen: Ángela, Isabel, Elena, José María, Manuel eta Ana García de Paredes de Falla.[1] Gurasoen lanari jarraitu zioten alabek: Ángela García de Paredes Falla arkitektoak aitaren estudioaz jarraitu zuen eta Elena García de Paredes Fallak amaren lanaren gerente artxiboan.
Isabel de Falla López 1932an jaio zen El Salvadorreko Errepublikan.[3] Espainiara itzuli zenean, Granadan bizi izan zen hilabete batzuetan, Maria del Carmen de Falla eta Manuel osaba-izeba neba-arrebekin batera. Hala ere, 1939 urtean gerrako gertakariek, Lorcaren hilketak, eta neba-arreben kristautasun sakonak, sasoi hartako herrialdearen egoerarekin bateraezina, Espainiatik alde eginarazi zion neba-arreba bikoteari,[10] Argentinarantz abiatu behar izan zuten. Isabelek Cadizen egin zituen ikasketak. Erroman bizi izan zen eta, ondoren, Madrilen, non behin betiko finkatu zen.
Bildumagile ibilbidea
1959an aita hil ondoren, Isabel de Fallak bere osaba Manuelekin lotutako material guztia bildu zuen Madrilen, haren ondarea ordenatu eta sailkatzeko lehen urratsak emanda.[3] Hasiera-hasieratik argi izan zuen Manuel de Fallaren irudiari buruzko dokumentu guztiak leku bakar batean bildu beharra zegoela. Hori zela eta, konpositorearen lana eta XX. mendearen lehen erdiko Europako musika-abangoardien erreferente absolutu gisa izan zuen zeregina ulertzeko garrantzitsuak ziren dokumentu epistolar batzuk eskuratu zituen, bere poltsikotik ordainduta eta batzuetan prezio neurrigabeetan.[5] Lan horren hasierako fruituak Granadan ikusten hasi ziren, 1962an, musikariari eskainitako erakusketa monografiko handi bat antolatu zenean.[3]
Manuel de Falla Artxiboa
Isabel de Fallak Manuel de Falla Artxiboa sortu eta ezarri zuen Granadan. Artxibo horrek konpositore handiaren ondare dokumentala eta liburutegia kontserbatu zituen, baita haren figurari buruzko era guztietako dokumentazioa ere.
Handik gutxira, Isabel de Fallaren zaintzari esker, egungo Manuel de Falla Artxiboaren oinarria zimendatu zen Madrilen. Hurrengo mugarria 1978an izan zen, Granadan Manuel de Falla Kultur Etxea inauguratu zenean, Isabelen senar zen Jose Maria García de Paredes arkitektoaren lana. Zentroak Musika Auditorioa hartu zuen eta Artxiboaren kokapena aurreikusi zuen.[3]
Azkenik, Manuel de Falla Artxiboak 1991n ireki zituen ateak, Granadako Udalaren bultzadarekin. Orduan, Kultura Ministerioaren, Andaluziako Juntako Kultura Kontseilaritzaren eta Granadako Unibertsitatearen proiektuan sartu ziren. 1998an, Artxiboak CIM-UNESCO Nazioarteko Musika Saria jaso zuen, egindako lanarengatik.[3] 1991n inauguratua, Manuel de Falla Artxiboa Manuel de Falla Auditorioaren eraikinean integratuta dago. José María García de Paredes arkitektoak diseinatu zuen, Isabelen senarrak, eta konpositorearen Granadako antzinako egoitzaren ondoan dago, zeina orain museo-etxe bihurtu den.[2]
Manuel de Falla Artxiboaren gerente lanetan Elena García de Paredes Falla, Isabelen alabak jarraitu du, eta helburu hauexek ditu: konpositorearen funtsak kontserbatu eta txertatzea, haren figurari buruzko lan zientifikoak sustatzea liburu eta partituren argitalpenaren bidez, eta Fallaren legatuaren zabalkunde kulturala.[2] Artxiboan 25.000 gutun baino gehiago daude, 4.500 liburu eta partitura inprimatuak, ia 3.000 argazki, Fallaren lanak agertzen diren kontzertuen 7.500 esku-programa baino gehiago, eta Espainiako eta atzerriko prentsaren 27.900 ebakin inguru daude.[2]
Remove ads
Aintzatespena
- Isabel de Falla: un gran legado musical. Álvaro Flores Coleto. Sinfonía Virtual: Revista de Música Clásica y Reflexión Musical, 1886-9505, 44 zenbakia, 2023[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads