Isidoro Uribesalgo

Aretxabaletako eskultorea From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Isidoro Uribesalgo Guruzeta (Aretxabaleta, 1873ko apirilaren 4a - Donostia, 1928ko maiatzaren 8a)[1] eskultore gipuzkoarra izan zen. Eskultore neoklasikoa zen[2] eta teknika oso garatua zeukan. Erlijio gaietako eskultura ugari egin zituen, baina baita bestelakoak ere, pertsona zibilen bustoak esate baterako. Hainbat urtez Erroman eta Parisen bizi izan zen. Uribesalgoren lanak Gipuzkoako hainbat tokitan aurkitzen dira.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Ibilbide artistikoa

Thumb
Errotabarri, Isidoro Uribesalgoren jaiotetxea.
Thumb
Andres Urdanetaren estatua, Ordizian dagoena, Isidoro Uribesalgok egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz.

Hasierak

Aretxabaletako Errotabarri errotan jaio zen[3]. Txikitatik izan zuen buztinarekin lan egiteko zaletasuna eta 13 urte zituela Gasteizko Arte eta Ofizio eskolan sartu zen. Hiru ikasturte egin zituen bertan eta marrazkigintzan trebatu zen gehienbat. 1889ko udan Felipe Arrese otxandiotarraren tailerrean zura lantzen aritu zen[4] eta bertan Eskoriatzako San Pedro elizan dagoen Amabirjinaren estatua egin zuen.

Italiako egonaldia

1890. urtean Julian Zaloña osabarekin Erromara joan zen hango kultura eta tradizio klasikoa ezagutzeko asmoz. Hainbat urte egin zituen Italian, ez soilik Erroman, baita Florentzian eta Carraran ere. Erromako marianisten laguntzaz Arte Ederren Institutuan sartu zen eta baita San Luccako akademian ere. Eskultura teknika berriak ikasi zituen eta beste lehengai batzuk landu zituen, marmola bereziki. Michelangeloren eta Berniniren eskulturak hartu zituen eredu[2]. Soldadutza egiteko deitu ziotenean berriz ere marianistek lagunduta Vatikanoko Suitzar Guardian sartu zen eta horrela Erroman jarraitzea lortu zuen[1].

1896. urtean Aretxabaletara itzuli zen baina Gipuzkoako Foru Aldundiarengandik hiru urtetako pentsioa eskuratu zuen eta Italiara itzuli zen ikasketetan sakontzera. Hiru urteren buruan itzuli zenean tailer inprobisatu bat ezarri zuen Aretxabaletan baina 1899an Aldundiaren beste beka bat lortu eta Parisen polikromia ikastaro bat egitera joan zen. Bi urte egin zituen Frantziako hiriburuan[5].

Gipuzkoara itzulera

Paristik itzuli zenean herriko parrokiarako "kristo etzana" zizelkatu zuen[1]. Gipuzkoako Aldundiaren beka justifikatzeko erakundearentzako hainbat lan egin zituen, denetan ezagunena Andres Urdanetaren estatua, Ordizian dagoena[6]. 1904an inauguratu zen eskultura. Urte berean Donostiako kaian dagoen San Pedro Apostoluaren elizarako Pietatea egin zuen.

1907an familiarekin Donostiara joan zen bizitzera, Ategorrieta auzora, eta hiriburuko elizetarako eskulturak egiten jarraitu zuen.

1928ko maiatzaren 8an hil zen. Zurezko pieza bat arbastatzerakoan zauri bat egin zuen eta tetanos infekzio baten eraginez egun gutxitara hil zen[7].

Bizitza pertsonala

1904an Jeronima Sarasaterekin ezkondu zen eta bost seme alaba izan zituen; Juan, Justino, Juliana, Josefa Ignacia eta Maria Dolores[5].

Remove ads

Lanak

Honako hauek dira Isidoro Uribesalgoren lanik ezagunenak:[4]

Remove ads

Biografia liburua

Aitor Antxia idazle eta historiagile aretxabaletarrak Isidoro Uribesalgoren biografia azaltzen duen liburua idatzi zuen. I. Uribesalgo du izena eta 2017. urtean aurkeztu zuen herrian[10][11].

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads