John Barrowman
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
John Scot Barrowman (Glasgow, 1967ko martxoaren 11 - ) Eskoziako aktore, abeslari, dantzari, telebista aurkezle eta idazlea da. Doctor Who telesailean eta haren spin-offa den Torchwood telesailean Jack Harkness kapitainaren rola betetzeagatik ezagutzen da eta Arrow telesailean Malcolm Merlyn izan zen.
Antzerki musikaletan hasi zen lanean, Broadwayen eta West End antzokian, eta haren bidetik hainbat disko atera zituen, Erresuma Batuan arrakasta handia izan zutenak.
Remove ads
Biografia
Glasgowen jaio zen[1] eta zortzi urteko haurra zela familia Estatu Batuetara joan zen, Illinois estatura[2]. Arte Dramatikoen ikasketak San Diegon egin zituen, Kalifornian[3]. Estatu Batuetako naziotasuna eskuratu zuen[4].
1989an Erresuma Batura joan zen Shakespeareren lanak ikertu[5] eta West End antzokian aritzera. Anything Goes antzezlanean egin zuen debuta. 1994an Godspell musikalean bakarka abestiak interpretatu zituen eta arrakasta izan zuenez hurrengo urteetan hainbat disko grabatu zituen[6].
1990. hamarkadan BBC kateko hainbat telebista programetako aurkezlea izateagatik ezagun egin zen. Central Park West eta Titans telesailetan aritu ondoren Doctor Who telesailerako castinga egin eta Jack Harkness kapitaina bihurtu zen. Doctor Whoren spin-off bat egin zen John Barrowman protagonista izan zuen, Torchwood hain zuzen ere[7]. Ordutik aurrera telebistako hainbat programaren aurkezle izan da eta telebistako dantza lehiaketetan ere parte hartu izan du.
2012an Arrow telesailean eta DC unibertsoko beste telesailetan Malcolm Merlyn antzeztu du, heroiaren antagonista hain zuzen ere[8][9].
Remove ads
Bizitza pertsonala
Publikoki adierazi du homosexuala dela eta 1993tik aurrera Scott Gill arkitektoarekin harremana izan du. 2006ko abenduaren 27an ezkondu ziren Cardiffen[10]. 2013an legezko ezkontza egin zuten Kalifornian.
Stonewall gay eta lesbianen guraso eta familiakoen elkartean hartzen du parte eta homofobiaren aurkako Education for All programako bozeramailea da[11].
Sariak
1998an Laurence Olivier sarietan musikal bateko aktore onenaren izendapena jaso zuen[12]. 2006an Stonewal elkarteak "urteko artista" izendatu zuen. Torchwood telesaileko Jack Harness rolagatik BAFTA Cymru eta National Television sarietarako izendapena jaso zuen.
Diskografia
Estudioko albumak
- Songs from Grease (1994)
- Aspects of Lloyd Webber (1997)
- Reflections from Broadway (2003)
- Swings Cole Porter (2004)
- Another Side (2007)
- Music Music Music (2009)
- John Barrowman (2010)
- You Raise Me Up (2014)
Bildumak
- The Essential John Barrowman (2008)
- At His Very Best (2009)
- Tonight's the Night: The Very Best Of (2011)
Filmografia
Zinema
Telebista
Antzerkia eta kontzertuak
Bideojokoak
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
