Jon Anza

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jon Anza
Remove ads

Jon Anza Ortuñez (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko urtarrilaren 8a[1] - Tolosa, Frantzia, 2009ko maiatzaren 11[2]) ETAko militantea izan zen.[3] 2009ko apirilaren 18tik 2010eko martxoaren 11ra desagerturik egon zen.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Jon Anzak 21 urte eman zituen preso Espainiako kartzeletan. Desagertu baino lehen, sei urtez Ahetzen (Lapurdi) bizi izan zen.

Remove ads

Desagerpena

2009ko apirilaren 18tik ez zen haren berririk izan. Jon Anzak, egun horretan ETArekin hitzordua zuen Okzitaniako Tolosa hirian eta talde armatuarentzat dirua zeraman. Bere neskalaguna izan zen Jon ikusi zuen azkena, treneraino lagundu baitzuen. 2009ko maiatzaren 15ean bere desagerpena salatu zuten Baionako Auzitegian.

Gainera, 2009. urtearen hasieratik minbizia zuen eta apirilaren 24an medikuarenera joan behar zuen Baionan, baina ez zen azaldu.

2009ko maiatzaren 20an, ETAk Gara egunkariari bidalitako oharrean, Jon Anzaren desagerpenaren ardura Espainiako eta Frantziako gobernuei egotzi zien.[4]

2009ko uztailaren 25an, Iparraldeko zenbait taldeek, gerra zikinaren aurka eta Jon Antzaren desagerpena argitzeko exigituz manifestazio nazionala deitu zuten irailaren 19rako Donibane Lohitzunen. [5] Urriaren 2an Gara egunkariak aditzera eman zuenez, hainbat polizia espainolek atxilotu eta galdeketetan hil zitzaien. Ondoren Frantzian lurperatu zutela salatu zuten.[6]

Jacques Massey kazetari eta irakaslearen Frantziako hainbat iturrien arabera Espainiako Poliziek egin zuten «Anzaren aurkako kolpea». Are gehiago "gertakari horri buruz" Frantziako poliziak telefono entzuketak dituela ziurtatu zuen Flammarion argitaletxearen eskutik plazaratu zuen "ETA, histoire secrète d'une guerre de cent ans" liburuan.[7][8] 2010eko otsailaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalak Baionako fiskaltzaren eskakizunez, Jon Anzaren desagerpenaren ikerketa ireki zuen. Ikerketen epaile-arduraduna Fernando Andreu izanik.[9]

2010eko martxoaren 11n, Anzaren hilotza Tolosako (Frantzia) gorputegian zegoela hedatu zuen FR3 telebista-kateak; eta albistea hurrengo egunean baieztatu zen.[2]

Thumb
Jon Anzaren desagerpenaren inguruan hedabide zenbaiten isiltasuna salatzeko protesta.
Thumb
Jon Anzaren gorpua agertu ondoren, Non dago Jon? galderatik Zer egin duzue Jonekin? galderara aldatu zen, espainiar segurtasun-indarrek horretan izan zezaketen zerikusia salatzeko.
Thumb
Jon Anzaren oroimenez egindako oihala.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads