Joseba Usabiaga

From Wikipedia, the free encyclopedia

Joseba Usabiaga
Remove ads

Joseba Usabiaga Amondarain (Tolosa, Gipuzkoa, 1981eko urriaren 4a[1]) aktorea da, ETB 1eko Goenkale telesailean Tximista pertsonaia jokatzeagatik ezaguna. Hamaika urtez aritu zen telesailean, 2001etik 2011 arte.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

2008ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Begoña Bilbaok zuzendutako Ate joka antzezlana antzezten parte hartu zuen, Gasteizko Principal antzokian.

Goenkalek 3000 atal bete zituela eta, Goenkalek izan zuen cameorik aipagarrienean hartu zuen parte, Iker Galartzarekin batera, Astiazaran eta Lamikiz, Errealeko eta Athleticeko lehendakariekin. Oihartzun handia izan zuen hedabideetan, Marca kirol egunkarian besteak beste; eta estatuko albistegi askotan ere bai.

2015ean, bere lehen filma egin zuen, Pikadero, Donostiako Zinemaldian estreinatua.

2017an, Handia pelikula protagonizatu zuen; film horrek 10 goya irabazi zituen. Urte berean, martxan jarri zuen Gure Zirkua, Iker Galartzarekin eta beste kide batzuekin batera. 2017ko irailean Tolosan (Gipuzkoa) estreinaldiko emankizuna eman ondoren, Euskal Herrian barrena herriz herri ibili ziren.

2021ean, El vasco filma protagonizatu zuen, Eduardo Blancorekin batera.

Remove ads

Lanak

Antzerkian

  • Poxpolo eta Mokolo pailazoak
  • Erreleboa
  • Bota patsa!
  • Ate joka
  • Hil arte Bizi
  • NI ala Zu ?

Telebista

Zirkua

Zinema

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads