Josu Erkoreka
euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Josu Iñaki Erkoreka Gervasio (Bermeo, Bizkaia, 1960ko uztailaren 3a) Eusko Alderdi Jeltzaleko politikaria da, Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaria 2000 eta 2012 urteen artean eta bertako eleduna 2004tik 2012ra.
2012an, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Justizia eta Herri Administrazio sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile izendatu zuen. 2016an, berriz, bozeramaileaz gain Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko sailburu izendatu zuten.[1]
Remove ads
Lehen urteak
Pilar eta Juan gurasoen etxean jaio zen, Bermeon. Aita taxi gidaria zen, eta amak denda bat zuen Juan de Nardiz kalean. Gaztetan dendan laguntzen ibiltzen zen, bi anaiekin batera.[2]
Heziketa
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasketak eginik, 1982an lizentzia lortu zuen, eta doktoretza 1990ean. Zuzenbide administratiboko irakaslea da ikastetxe hartan.
Idazlanak
Iñaki Anasagastirekin batera Dos familias vascas: Areilza y Aznar liburua idatzi zuen, Manuel Aznar, José María Aznarren aitona izan zenaren bizitzaz.
Bere zuzendaritzapean 1996an Eleria aldizkaria sortu zuen Eusko Ikaskuntzak. Aldizkariko lehengo zuzendaria izan zen. Zuzenbidearen atal guztiak euskaraz lantzea zuen eginbide. Euskaraz egiten den Zuzenbidea sustatzea eta euskara juridikoaren normalizaziorako tresna baliagarria izatea ziren, hala unibertsitatearen alorrean nola praktikaren eremuan, argitalpenaren helburuak.[3] 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen aldizkariak.[4] Lau artikulu hauek idatzi zituen berak:[5]
- Euskararen erabilera Administrazio Publikoaren barne harremanetan (2000).
- Administrazio eta Prozeduraren 30/1992, azaroaren 26ko Legearen Aldaketa eta euskararen ofizialkidetasuna. Harridurak, zalantzak, noraezak eta, batez ere, galderak (1999)
- Itsastarren lan-segurtasuna Euskal Herriko arrantza-komunitate tradizionaletan (1998)
- Euskara Euskal Administrazioetan; erabilera arautzeari aurpegi emateko bideak (1996)
Bestalde. urte batzuk lehenago, RVAP. Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkarian beste bi artikulu hauek ere idatzi zituen
- Autonomi-elkarteen eskuduntza esklusibo desitxuratu bat; kirolarena (1993)
- Euskararen erabilpena arauzkotzeko (1992)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads