Klimatologia
Atmosferaren batez besteko egoera fisikoa eta horrek denboran eta espazioan izaten dituen aldaera estatistikoak aztertzen dituen meteorologiaren atala From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Meteorologiarekin duen harremana
Meteorologiak ez bezala, klimatologiak atmosferaren aldaketak epe luzera ikertzen du. Hau da, meteorologia fenomenoen aldizkakotasuna urte eta milurtekoetan zehar ikertzen du. Klimatologoek klimen ezaugarriak eta aldakorrak egiten dituzten egileak ikertzen dituzte, etorkizuneko klima aldaketa iragartzeko. Hori egiteko, klima-ereduak erabiltzen dituzte.[1][2][3][4][5][6]
Horretarako klimatologia astrofisika, fisika atmosferikoa, kimika, ekologia, geologia, geofisika, hidrologia eta ozeanografia zientziekin harremanak ditu.
Remove ads
Historia
Agian klima ikertzeko lehendabiziko zientzialaria Erdi Aroko Txinan bizi zen Shen Kuo (1031-1095) zen. Honek harri bihurtutako banbuetan Yanzhou (gaur egungo Yan'an, Shaanxi probintzian) bere bizilekuaren urtaro lehorrak ikusi zituen.
1686 Edmund Halleyk Hego Hemisferioko haizeen mapa argitaratu zuen. Benjamin Franklinek Golkoko itsaslasterra aurkitu zuen. Francis Galtonek antizikloi hitza asmatu zuen. Baina Helmut Landsberg izan zen klimatologia modernoaren sortzailea, estatistika-azterketa erabiltzeari ekin zionean.
Remove ads
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads