Koipu
ugaztun espeziea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Koipua (Myocastor coypus) Myocastoridae familiako uretako karraskaria da[1], metro bete luzea, arratoi handi baten antzekoa. Hankak igerirako egokituak ditu. Erreketan eta aintziretan bizi da.[2]
Izena mapudungunezkoa du, koypu hain zuzen ere, Hego Amerikakoa delako. Hala ere, bere larruazala ustiatzeko mundu osora zabaldu eta egun IUCNek munduko ehun espezie inbaditzaile arriskutsuenen artean sailkatuta dauka. Euskal Herrian ere, espezie inbaditzailea dugu, Bidasoa ibaian bizi baita 1970eko hamarkadaz geroztik.[3]
Remove ads
Deskribapena
Koipua karraskari handi bat da, 9 kg pisatu eta burua + gorputza 60 cm-ko luzera izan dezakeena.
Gorputza potoloa du eta buztana zilindrikoa, 45 cm-koa gutxi gorabehera. Oin palmatuak ditu igeri egiteko egokiak. Ilea etzana du, leuna eta gorrixka.
Biologia eta ohiturak
Koipua uretako karraskaria da, inguru honetara ondo egokitua, igerilari ona, atzeko-gorputz adarreko mugimendu txandakatuz bultzatua.
Uretako landarediaren hosto eta zurtoinez elikatzen da.
Dentsitate handiak lor dezakete, eta kasu horretan landarediari kalte handiak egiteko gai dira.
Europan urte osoan ugaltzen da. Haurdunaldiaren epea 128 eta 132 egunekoa da, eta 5 eta 6 kume jaiotzen dira. Emeek, oro har, 2 umealdi izaten dituzte urtean. Kumeek ile garatuarekin jaiotzen dira eta jaio eta gutxira igeri egin dezakete.
Remove ads
Banaketa, habitata eta egoera
Jatorriz Hego Amerikako hegoaldekoa, hazteko sartu zuten Europako haztegietan, bere azala larrugintza lanetan erabiltzeko helburuarekin. Gaur egun dauden populazioak haztegietatik ihesi joandako banakoetatik datoz. Espezie honen hedapen azkarrak eremu handietara iristea ahalbidetu du, Europako hainbat herrialdetako faunaren parte bihurtuz, hala nola Ingalaterra, Frantzia, Alemania eta Errusia. Klima gogorra duten eremuetan badirudi zailtasunak dituztela finkatzeko, beraz, momentuz ager daitezkeen arren, desagertu egiten dira, ez baitute inolako populazio garrantzitsurik sortuko.
Iberiar penintsulan bere presentzia Euskal Herrian, Bidasoaren arroan eta Katalunian baino ez da ezagutzen.
Euskal Herriaren barruan, Bidasoako arroari dagokion zatian dago. Nafarroako eremuarekiko hurbiltasunak eta harremanak egiten du posible bere presentzia.
Landaredi ugariko padurak, ibaiak eta drainatze-ubideak okupatzen ditu.
Taxonomia
Koipuak lau azpiespezie ditu:
- Myocastor coypus bonariensis: iparraldeko Argentinan, Bolivian, Paraguain, Uruguain eta hegoaldeko Brazilen bizi dena.
- Myocastor coypus coypus: erdialdeko Txilen eta Bolivian bizi dena.
- Myocastor coypus melanops: Chiloeko uharte handian bizi dena.
- Myocastor coypus santacruzae: Patagonian bizi dena.
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
