Magadan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Magadan (errusieraz: Магадан) Errusiako hiria da, Magadan oblastaren hiriburua. Ekialde Urruneko Barruti Federalean dago, Okhotskeko itsasoaren iparraldeko kostaldean, Taui badian[1], Moskutik 5.910 km ekialdera eta Khabarovsketik 1.655 km ipar-ekialdera. 2010ean 95.982 biztanle zituen[2].
Remove ads
Historia
1920ko hamarkadarako bazegoen giza kokalekua Magadan inguruan, baina herria 1929an sortu zuten. Hasieran, hiriaren izena Nagaevo izan zen, Even-Okhotsk barrutiko hiriburua. 1933. urtean hiri-izaera eman zioten.
Stalinen agintepean presoak Magadanera bidaltzen zituzten behartutako lanak egitera. 1932-1953 urte bitartean Dalstroi erakundearen egoitza egon zen Magadanen: behartutako lan izugarriak, urre-meatzeetako lanak eta lan zentzagarriak eragiten zizkieten. Aro horretan hiriko ekonomiak behera egin zuen, eta hala egon zen hamarkadetan.
Magadanek Okhotskeko itsasoan portua duenez, Kolyma eskualdeko meatzeetan ustiatutako urrea eta beste metalak merkaturatzeko gune bihurtu zen. Hiria hazi egin zen, eta biztanleak ere ugaritu egin ziren, batez ere meategietako jardunaren garapenez.
Remove ads
Ekonomia
Gaur egun, eraikuntza eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak. Portua maiatzetik abendura egoten da irekita. Hiritik 50 km iparralderantz nazioarteko aireportua daukate. Edozein modutan ere, errepide bi daude bakarrik hiria inguruekin lotzeko; bat Kamtxatka aldera doana, eta bestea, 2.200 kmra hurren daukaten Jakutsk hirira doana, hezurren ibilbidea deritzona. Beraz, nolabait isolatuta dagoen hiria da Magadan.
Remove ads
Klima
Magadanen klima subartikoa daukate, Dfc Köppen klima sailkapenaren arabera. Negu luze eta hotzak dituzte; urtean bakarrik sei hiletan igotzen du tenperaturak 0 °C-tik gora. Izotza eta tundra dira eskualdeko paisaia nagusia, beraz. Okhotskeko itsasoko kostaldeko tenperatura, urtarrilean -22 °C eta uztailean 12 °C bitartekoa izaten da. Barrualdean, ostera, urtarrilean -38 °C eta uztailean 16 °C bitarteko tenperatura izaten dute.
Remove ads
Senidetutako hiriak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

