Manuel Laborde

From Wikipedia, the free encyclopedia

Manuel Laborde
Remove ads

Manuel Laborde Werlinden (Tolosa, 1899ko abenduaren 29a - Donostia, 1993ko maiatzaren 12a) gipuzkoar ingeniari, naturzale eta sustatzailea izan zen[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Ibilbide profesionala

Ikasketak Tolosan hasi ostean, Santanderreko Eskola Industrialean jarraitu zituen; 1917ean Bilboko Injeniaritza Goi Eskola Teknikoan sartu zen, 1923an Injeniaritza Industrial titulua atera zuelarik. Urte berean CAFen hasi zen lanean, eta departamentu desberdinak zuzendu zituen. 1926an senideekin Andoainen "Labher" enpresa sortu zuen, eta Manuel zuzendari-gerentea izan zen.[2] Geroago, metalgintzako beste enpresa baten administrazio-kontseiluan izan zen, baita Villabonako makina-erreminta enpresa batean ere. 1963an Bilboko Industria Ingeniaritza Eskolako teknologia nuklearreko batzordekide izendatu zuten.[3]

Remove ads

Kulturgintza

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (EAE) kidea, 1927tik aurrera "Amigos de Aralar" taldeko kidea izan zen, 1945etik aurrera Aranzadi Zientzia Elkartearen (AZE) sorrera bultzatuko zuena.[3] Labordek AZE-ren ikerlanetan oso aktiboki parte hartu zuen, laguntza ekonomikoa barne.[4] 1952an, AZE-ko beste kide batzuekin batera, Labordek Jose Miguel Barandiaran Hego Euskal Herrira itzuli ahal izateko gestioetan aritu zen. AZE-ren "Munibe" aldizkarian, EAE-ren Buletinean, eta hainbat aldizkaritan artikulu asko argitaratu zituen geologia, meatzaritza, metalurgia, burdinolak eta historiaurreari buruz. 1969tik aurrera, Lucas Mallada Geologia Institutuko aholkulari teknikoa izan zen. Gipuzkoan bi dolmen, hamalau hilarri eta Marizuloko aztarnategi arkeologikoa aurkitu zituen. Hainbat indusketa arkeologikotan parte hartu zuen. Filatelia, ikonografia eta artean aditua zen. Pio Caro Barojaren "Guipúzcoa" dokumentalerako ekarpen garrantzitsua egin zuen. 1978tik 1980era Eusko Ikaskuntzaren Fisika, Kimika eta Matematika saila zuzendu zuen. 1984ean EAE-k omenaldia egin zion Azkoitiko Insausti Jauregian. 1988an Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.[3] Euskal Herriko Unibertsitateak haren omenezko "Manuel Laborde Werlinden" izeneko sariak ditu, industria ekimen berritzaileei zuzenduak.[5]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads