Maria Merino
Matematikaria, ikertzailea, unibertsitateko irakaslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Maria Merino Maestre (Bilbo, Bizkaia, 1976ko urtarrilaren 20a) EHUko irakaslea, matematikaria eta ikertzailea da.
Sudoku jokoak aztertu ditu zientziaren ikuspuntutik.[1]
Remove ads
Biografia
Maria Merinok Euskal Herriko Unibertsitatean Matematika lizentziatura lortu zuen 1999an eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza baten bidez doktoradutza 2005ean.[2]
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Matematika sailean dihardu, Estatistika eta Ikerketa Operatibo arloan.[3]
Dibulgazio arloan hainbat hedabideetan parte hartu du; Euskadi Irratiko Grafitti saioan, Bilbo Herri Irratiko Zientzialariak atalean. Telebistan, EITB Escépticos saioan.[4]
Remove ads
Lanak
Argitalpenak
Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu Mariak, bai bakarkako lan gisa, bai talde-lanean.[5]
- Estatistika: R praktikak (2012) Maria Merino Maestre
- Estatistika: SPSS praktikak (2011) Maria Merino Maestre
- Lauki-sareko patroiak kalkulatzea, Pólyaren teoriaren eskutik (2018) Maria Merino Maestre, Imanol Unanue Gual
- Matematika (2005) Maria Merino Maestre
- Matematika diskretua (2016) Maria Merino Maestre
- Ba al dago matematikaririk Marten? (2016) Gorka Kobeaga eta María Merino.[6]
- Oinarrizko estatistika: R praktikak (2017) Maria Merino Maestre, Usue Mori Carrascal
- Orientazio problemak eta algoritmo genetikoak (2015) Gorka Kobeaga Urriolabeitia, Maria Merino Maestre
- Sudokua: denbora-pasa edo zientzia? (2011)
Hitzaldiak
- El sudoku bajo una mirada matemática (Sudokua begirada matematiko baten pean)
Remove ads
Sariak eta aitorpenak
- 1994an RSMEk antolatutako XXX. Matematika olimpiadetan saria lortu zuen.[2]
- Irakaskuntza ebaluatzeko Docentiaz programan bi aldiz lortu du Bikain kazlifikazioa
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
