Maria Rivero

bizkaitar abeslaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Maria Rivero Campo (Balmaseda, Bizkaia, 1979[1]) euskal kantaria da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Biografia[2]

Balmasedan jaio eta Zeberion bizi da Maria. 2004 urtean hasi zen jendaurrean abesten, Celtas Cortos taldeko hainbat kiderekin "Gota a gota" proiektua sortuz.

2006an Balmasedako hainbat lagunek Apurka taldea sortu zuten eta 2009 arteko iblbidean diska bat grabatu zuten. 2009an Sahararen aldeko elkartasun bilduma batean proiektu berri bat sortzeko ideia izan zuen hiru lagunekin batera, eta Siroka rock taldea eratu zuten. Dagoeneko bost diska plazaratu dituzte.

2010an Eriz Perezekin batera proiektu paralelo berri bat sortu du, oraingoan akustikoa, eta Hutsa izena eman dio. Proiektu honekin ere lau diska atera ditu jadanik.

2017an Kintsukoroi proiektu berria abiatu du[3].

2023an eMcumeak, umorea eta kritika uztartzen dituen antzezlana jarri zuen martxan Itxaso Paiarekin batera.[4][5]

Emakume sortzaileak izarrak bezain ugariak dira, baina ez dago konstelaziorik

Remove ads

Discografía

Apurka

  • Apurka (2007, autoekoizpena)

Siroka

  • Haize Berriak (2009, Musikherria)
  • Karosi (2011, Musikherria)
  • 3.SZN (2009, Taupaka)
  • Ura (2016, Taupaka)
  • Buruz behera (2018, SRK Records)[6]

Hutsa

  • Hutsa (2011, Taupaka)
  • Huts unea (2012, Taupaka)
  • Astuh (2014, Taupaka)
  • Amnesia (2015, Taupaka)

Bakarkako ibilbidea

  • Kintsukoroi (2017, autoekoizpena)[7]
  • Parentesiak (2020, autoekoizpena)
  • Lerro paraleloak (2023, autoekoizpena)
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads