Markos Zapiain
ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Markos Zapiain Agirre (Irun, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 18a) filosofoa, euskal idazlea, ikertzailea, irakaslea, itzultzailea eta blogaria da.
Bereziki emankorra da saiakera arloan. Umorea da bere baliabide nagusietakoa. Besteak beste, Marcel Proust, Jean-Paul Sartre, Michel Foucault, Joxe Azurmendi filosofoak eta Txillardegi eta Ramon Saizarbitoria idazleen lanak ikertu ditu.
Halaber, Alexandre Kojève filosofoari buruzko tesia idatzi zuen 2006an.
Remove ads
Biografia
Filologian lizentziatua eta filosofian doktorea da, Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta tesierekin. Errenterian, Mutrikun eta Bergaran eskolak eman zituen. Bermeon eta Bilbon bizi da eta Botikazar BHI institutuan filosofia klaseak ematen ditu. Joxan Elosegirekin batera Enbolike saiakera bilduma sortu zuen. Euskal hedabideetan maiz idatzi eta parte hartu izan du eta hitzaldi ugari emandakoa da. Blog pertsonal batean ere argitaratzen ditu bere artikuluak, Eibar.org elkartearen komunitatean.
2025ean Euskadi Literatura saria irabazi zuen saiakera alorrean Txillardegi hizkuntzalari liburuarekin.[1]
Remove ads
Lanak
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda: Markos Zapiainen lanak»
Entseguak eta artikuluak
- Errua eta Maitasuna, 2002, artikuluak.[2]
- Zenbait Terrorista, 2003, saiakera.[3]
- Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta, 2006, EHUko tesia.[4]
- Ia guztiaren funtsaz, 2006, saiakera.
- Txillardegi eta ziminoa, 2007, saiakera.[5]
- Talatik tiroka, 2009, artikuluak.[6]
- Saizarbitoria eta iragana, 2015, saiakera.[7]
- Txillardegi hizkuntzalari, 2024, saiakera[8]
Itzulpenak
- "Gizakiaren heriotzaz", Michel Foucault, 1998.[9]
- "Duintasuna", Víctor Gómez Pin, 1999.[10]
Remove ads
Sariak
- Felix Ugarte itzulpen saria (EHU-UPV), 1994.
- Euskadi Literatura Sariak saiakera alorrean, 2025.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
