Maud Combarieu
frantziar-euskal mendi korrikalaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Maud Combarieu (Proventza, Frantzia, 1979) frantziar-euskal mendi korrikalaria da.
Bizitza
Hasiera batean mendi eskia eta eskaladan aritu zen. Auto istripu larri baten ondoren Afrikako Reunion uhartera bizitzera joan eta bertan mendi lasterketen kirola ezagutu zuen. Reunionen bizi zela, maiz Madagaskarera eskalatzera joaten zen, eta bidaia horietako batean Aritz Audikana euskal eskalatzailea ezagutu zuen, ezkondu eta biak Euskal Herrira bizitzera etorri ziren. Urruñako Pausu auzoan bizi dira.[1]
2025eko irailaren 20an 43 kilometroko Mañaritik Atxetara lasterketan hirugarren postua lortu zuen emakumezkoetan. Podiumean bi abadiñarrekin egon zen, lehenengo postuan heldu zen Ainara Arkarazo Legarreta eta bigarren sailkatua izan zen Oihana Azkorbebeitia.[2]
Remove ads
Palmaresa
- 2025eko irailaren 20an, Mañaritik Atxetara mendi lasterketan 3. postua
[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads