Metauten

Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Metautenmap
Remove ads

Metauten[4] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 1852an, Allin udalerritik bereizi ziren udalerri hau osatzeko mendebaldeko herri hauek: Arteaga, Gauza, Metauten (herriburua), Ollobarren, Ollogoien eta Zufia. Metautenek 22,4 kilometro koadro dauka; eta 289 biztanle, 2014. urteko erroldaren arabera.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Remove ads

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Metauten Lizarrako merindadearen ipar-erdialdean kokatzen da. Herrira heltzeko, NA-132 errepidea hartu behar da Lizarra-Acedoko norabidean eta zazpi kilometrora herri errepidea eskuinera hartu eta lau kilometro egin ondoren Metautenera ailegatzen da.

Herriak Allinekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, eta Iguzkitzarekin hegoaldean. Metauten Lokiz mendizerraren magalean dago, haran irregular batean.

Klima eta landaredia

Thumb
Ollobarren Lokiztik ikusita.

Klima aldakorra da udalerriaren kokapenaren arabera, udalerriaren erdialdean eta iparraldean azpimediterraneoa da, hegoaldean, berriz, mediterraneoa. Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldean, eta 12 gradukoa hegoaldean. Prezipitazioak ere aldakorrak dira, hegoaldean 500mm baino ez dira jausten urtebetean, iparraldean, berriz, 1.000mm edo gehiago. Urteroko egun euritsuak 80 eta 120 inguru dira, kokagunearen arabera.

Jatorrizko zuhaitz ugari gordetzen da oraindik ere, XX. mendearen amaieran arteek 273 hektarea hartze zituzten (1906. urtean 336 hektarea zeuden), eta ameztiek eta hariztiek 127 hektarea (XX. mendearen hasierako azaleraren antzekoa).

Remove ads

Historia

Erdi Aroan zehar Allin ibarreko herria izan zen eta XIV. mendean gizartearen konposaketa anitza zen, petxa ordaintzen zuten nekazariak eta nobleak zeuden. Lizarrako San Frantzisko eta San Agustin komentuek hainbat jabetza izan zituzten herrian. Erdi Aroan zehar udalerriaren ipar-ekialden dagoen Argisanon jendea bizi izan zela uste da.

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea200300400500600700800189019201950198020102040MetautenBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,07 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken urteetan Metautengo alkatea Sartzaleta Herri Taldea (AISHT) herri ekimeneko Juan Miguel Zudaire Landa da. 2007an Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa; aurrean beste zerrenda bat izan zuen, Agrupación Progresista de Metauten (APM, 3 hautetsi). Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %2,46) eta boto zuriak hamaika (botoen %5,56). Abstentzioa %21,32koa izan zen.

Metautengo Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Sartzaleta Herri Taldea (SHT)984
Agrupación Progresista de Metauten (APM)893

2011ko udal hauteskundeetan, ordea, Sartzaleta izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; 127 boto eta zazpi zinegotziak lortu zituen.

Udaletxea

  • HELBIDEA: Ganuzako errepidea, z/g

Alkateen zerrenda

2007-2011Juan Miguel Zudaire LandaSartzaleta Herri Taldea
2011-2015Juan Miguel Zudaire LandaSartzaleta Herri Taldea
Remove ads

Garraioa

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
6Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza)Lizarra
(geltokia)
Remove ads

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendigorria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Museoak

  • Boilurraren Museoa

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads