Miren Begoña Ereñaga

Erraketista profesionala From Wikipedia, the free encyclopedia

Miren Begoña Ereñaga
Remove ads

Miren Begoña Ereñaga Onaindia (Durango, Bizkaia, 1927ko martxoaren 11 - ib., 2015eko apirilaren 7a) erraketista profesionala izan zen. Katalunian, Sabadellgo frontoian jokatu zuen zenbait urtez.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Umetan, Gerra Zibila, erbestea eta gerraoste gogorra ezagutu zituen.

Remove ads

Biografia

Begoña Durangon jaio zen, ama Munitibarko Berreño auzokoa zuen, Kanpone baserrikoa; aita, berriz, durangarra. Haurra zela gerra piztu zen.

Gerra garaia

Umetan gerrako gertakari latzak ezagutu zituen, bai jaioterrian bai bere senideekin gerratik ihesi hor zehar abiatu zirenean. Izan ere, 1937ko martxoaren 31n, Begoñak 10 urte zituela, Durangok jasan zuen bonbardaketa hurbiletik bizi eta urte bereko maiatzean ebakuatu beharra izan zuen, Durangotik Santanderrera eta handik Frantziako Bordele inguruko Cadaujac herrira joan zen bere familiarekin, Garona ondoko Maison Henry izeneko etxera.[1] Halere, atzerrian egon arren, dantza zaletasuna ez zuen inoiz galdu, dantzaz gain abesbatza ere bazuten erbesteratuek eta gabonetan jaiotza prestatzen zuten. Bartolome Ertzilla durangar musikariaren Mesias Sarritan beti egoten zen haien errepertorioan, herriminaren eraginez. Begoñak Bordeleko antzoki baten ere egin zuen dantzan.[2] 1939an berriz, Durangora itzulera ez zitzaion samurra suertatu. Goian zerua eta behean lurra, gabezia zen inguruan nagusi.[1]

Thumb
Ilustratzailea Maitane Azurmendi

Erraketista ibilbidea

Gerra garaian, errefuxiatuta zeuden herriko eskola ondoan frontoia zegoen eta bera baino lau urte zaharragoa zen nebarekin aritzen zen pilota-jokoan. Mutilak etortzen ziren jokatzeko asmoz eta alde egiteko esaten zioten, baina berak galdu arte ez zela joango erantzuten zien. Jokoari eutsi egin behar. Hantxe zaletu zen.[3]

Gerraosteko gabeziari aurre egiteko, 1940. urtearen hasieran, erraketan ikasten hasi zen, Eibarren. Handik bi urtera erraketista profesional gisa debutatu zuen Sabadellen pilotalekuan: 15 urte egin berri zituela, bertara joateko proposamena egin ziotela esan zion amari eta joatea nahi zuela. Amak begi onez ikusi zuen, etorkizuna bilatuko zuen esperantzan eta goseari ihes egiteko aukeran. Bertan denboraldi batez jokatu zuen, atzelari postuan, aurkari zein kide zituelarik, besteak beste, Natividad Lopez "Eibarresa", Mari Carmen Madariaga "Arrati" edota Maite Gorrotxategi "Ermua" pilotariak. Berari baina, pilotan aritzea gustatzen zitzaion[4]

Thumb
Erraketistak

Zenbait urtez frontoian jokatu ondoren, erraketari agur esan, ezkondu eta dendari lanetan jardun zuen Durangon.[5]

Aitortzak

  • 2009an Erraketistak izeneko erakusketa antolatu zuen Durangoko Arte eta Historia Museoak, Javier Sagastizabal eta Jose Maria Urrutiak osatutako izen bereko lanean oinarriturik. Horrez gain, Martxoaren 8aren harira omenduak izan ziren azken urteetan ahazturan egondako kirolari aitzindariak, tartean Begoña Ereñaga.[6]
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads