Nathan Milstein
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nathan Mironovitx Milstein (Odesa, Ukraina, Errusiar Inperioa, 1904ko urtarrilaren 13agreg./1903ko abenduaren 31jul. - 1992ko abenduaren 21a) ukrainar jatorriko estatubatuar biolinista izan zen.
Biolinari doinu ederra eta garbia ateratzeagatik zen ezaguna.
Remove ads
Biografia
Leopold Auer biolinista hungariar ospetsuaren ikasle izan zen San Petersburgoko Kontserbatorioan. 1915ean egin zuen debuta, eta, 1929an, Estatu Batuetara joan zen bizitzera.
Biolina jotzeko modu indartsu eta finagatik eta partiturei ekiteko modu intelektualagatik nabarmendu zen. Kontzertu-bira luzeak egin zituen Vladimir Horowitz piano-jotzailearekin eta Gregor Piatigorski biolontxelo-jotzailearekin. Orobat, Eugène Ysaÿe belgikar biolinistarekin ere jo zuen.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
