Novgorod

Errusiako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia

Novgorodmap
Remove ads

Novgorod edo Veliki Novgorod (errusieraz Новгород edo Великий Новгород; euskaraz "Hiri Berri Handia") Errusiako hiria da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean dagoen Novgorod oblastaren hiriburua. 2010. urtean 218.717 biztanle zituen[1]. Mosku eta San Petersburgo hiriak lotzen dituen M10 errepide federalaren eta Voljov ibaiaren ertzean dago.

Datu azkarrak Novgorod Великий Новгород, Administrazioa ...

Novgorodeko Errepublikaren hiriburua izan zen. UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Remove ads

Ekonomia

Turismo-gune garrantzitsua da. Ongarri kimikoak, zurgintza (altzariak) eta metalurgia.

Historia

Novgorod Errusiako hiri zaharrenetarikoa da: kroniketako lehen aipamena, 859. urtekoa da. 882an Novgorodeko Oleg (Oleg Jakintsua) printzea Kievez jabetu eta han Errusiako lehen hiriburua eraiki zuen. 989an Vladimir I.a printzearen garaian hango biztanleak indarrez bataiatu zituzten. 1019tik aurrera halako gobernu propioa eskuratu zuen. Hala, XI. mendetik aurrera, Hansako zenbait hirirekin lankidetzan ari zela, merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen, Errusia eta sortaldea Alemaniarekin eta Baltikoko lurraldeekin harremanetan jartzen baitzituen. Sartaldeko merkatariek garia, larruak, gatza, arrain lehorra eta beste zenbait produktu eskuratzen zituzten han. 1242an Alexander Nevski printzearen laguntzarekin Zaldun Teutoiei aurre egin ahal izan zien. 1478an Ivan III.a Handiak Moskuren azpian ezarri zuen. Hala ere, Novgorodeko biztanleek hiriaren askatasunaren alde egin zuten, eta 1570ean Ivan IV.a Izugarriak haietariko asko hil, eta bizirik geratu zirenak erbesteratu zituen. XVII. mendean Baltikoko Gerrek hiriaren beheraldi ekonomikoa ekarri zuten. Bigarren Mundu Gerran hiriko monumentu asko hondaturik geratu ziren, geroztik zaharberritu diren arren.

Remove ads

Artea

Monumentu asko ditu; monumentu horiek garrantzi handia izan zuten Errusiako lehenengo artean. Horietako batzuk: Santa Sofia katedrala (1050), San Nikolas katedrala (1113), Ama Birjinaren Jaiotza eta San Jurgi katedralak (XII. mendea). Bizantzioko tradizioetan oinarriturik, XII-XVI. mende bitartean Novgoroden garaturiko ikonografia eta horma-pintura Errusiako artearen oinarria izan da.

Ondarea

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads