Pablo Altzola
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Pablo Altzola Minondo (Donostia, Gipuzkoa, 1841ko ekainaren 27 – Bilbo, 1912ko urriaren 25) ingeniaria eta Bilboko alkatea izan zen.
Remove ads
Bizitza
1861ean Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza titulua lortu zuen Madrilen, eta berehala Malagan administrazio publikoan lan egiten hasi zen. Han eraiki zuen Guadalquivir ibaiaren zubi ospetsuenetakoa. 1869an Bilbora heldu zen. Uribitarten, kai berriak eraiki zituen, eta portuko kapitaina izendatu zuten. Gero, Pablo Altzolak zabalgune proiektuan parte hartu zuen. Proiektu hori Severino Atxukarro arkitektoak, eta Ernesto Hoffmeyer eta Pablo Altzola ingeniariek sinatu zuten. Hirugarren Karlistaldia bukatu eta gero gauzatu zen proiektua. Gainera, Altzola 1877an Bilboko alkate izendatu zuten, eta Bilboko Merkataritza Ganberako lehendakari ere izan zen.
Remove ads
Liburuak
- El arte industrial en España. 1892. Berragitalpena: Canales y Puertos Colegio de Ingenieros de Caminos. Madril: 2000. ISBN 9788438001615.
- La cuestión del Ensanche de Bilbao. Migel Unamunorekin batera. Berragitalpena: Bidebarrieta Kulturgunea - Bilboko Udala, 2000. ISBN 9788488714473.
- Historia de las Obras Públicas en España. Berragitalpena: Canales y Puertos Colegio de Ingenieros de Caminos. Madril: 2005. ISBN 9788438002087.
- El Problema Cubano. Argitaletxea: 1898. 259 or.
- La política económica mundial y nuestra reforma arancelaria. Imprenta y Encuadernación de la Casa de Misericordia, Bilbo, (1906)
- Monografía de los caminos y ferrocarriles de Vizcaya. Bilbo: Imprenta Provincial. 1898.
- Régimen Económico-Administrativo, antiguo y moderno de Vizcaya y de Guipuzcoa. Imprenta y Encuadernación de la Casa de Misericordia. Bilbo. 1910.
Remove ads
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Pablo Altzolaren biografia ciccp.es webgunean
![]() |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads