Petronilo

Nafarroa Garaiko partzuergoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Petronilo[1][a] (17. partzuergoa: Ozkoidi-Santsoain-Muru) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Ozkoidi, Santsoain eta Muru herriek partekatzen dute partzuergo hau.

Remove ads

Geografia

Petronilo Urraulgoiti eta Urraulbeiti artean dago, Urraul ibarrean. Pinudi gune bat da, Ugarrongo arroiletik gertu.

Mugakideak

Ingurune naturala eta kokapena

Urraulgoiti eta Urraulbeiti Zangozako merindadeko udalerriak dira eta Nafarroako hiriburutik 40 kilometrora dago. Urraul erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Klima eta landaredia

Petroniloko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Informazio gehiago Hila, Urt ...
Remove ads

Oharrak

  1. /petroníʎo/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads