Postumo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Postumo
Remove ads

Postumo (latinez: Marcus Cassianius Latinius Postumus) Galietako Inperioaren sortzailea izan zen 260. urtean[1], Valeriano Erromatar Inperioko enperadore zelarik. Galia, Germania, Britania eta Hispania Inperiotik atera zituen, bere inperio propioa sortzeko. 269 arte izan zuen bertan agintea.

Datu azkarrak Erromatar gobernadorea, Erromako kontsula ...
Remove ads

Boterera igotzea

Gaztaroaz ezer gutxi dakigu, baina uste da jatorri apaleko galoa zela, maila militarrean gora igotzea lortu zuena jeneralaren mailara iritsi arte, edo agian Germania Behereko edo Germania Garaiko gobernadorearena[2].

259an, Valeriano enperadorea persiarren aurkako kanpaina egiten ari zen ekialdean eta haren seme eta ko-enperadore Galieno, berriz, Danubioko mugarekin zegoen kezkatuta. Bere seme Salonino komandante batzuekin (horien artean Postumo) utzi zuen mendebaldean, Rin ibaiaren muga babesteko[3].

Saloninok ez zuen ondo bete bere lana, eta alamanen eta frankoen inbasio-kaosaren erdian, Postumo enperadore aldarrikatu zuten bere tropek[4] eta uko egin zion barbaroen altxor berreskuratuak Erromari entregatzeari, zeinak bere soldaduen artean banatu baitzituen. Salonino eta Silveriano, pretorianoen prefektua, bizi ziren Kolonia setiatu zuen. Hiriko harresiak hartu ondoren, Postumok Silveriano eta Salonio hil zituen[5], eta garaipen-arku bat eraiki zuen garaipena ospatzeko.

Remove ads

Galietako Inperioa

Galia, Hispania, Germania eta, agian, Britania probintziek enperadoretzat hartu zuten. Postumok bere inperioaren hiriburua instalatu zuen Kolonian, eta han sortu zituen bere moneta gehienak.

Postumo enperadorearen txanponak

Thumb
Miliarri hau Gasteizko Errekaleor auzoan aurkitu zuten. Bertan dio: [I]MP(ERATORI) CAE[S(ARI)] [M]ARCO CA[SSIJANO] LAT[IN]IO POSTUMO AUG(USTO).

Galienok argitaratutako txanponekin alderatuta, kalitate onekoak ziren Postumoren edizioak, bai erabilitako materialari dagokionez, bai egiteko moduari dagokionez. Horrek pentsarazten du ekonomiak Erromak kontrolatutako probintzietan baino hobeto funtzionatzen zuela. Azkenean bakarrik joan zen okerrera, eta are gehiago areagotu zen haren ondorengo Viktorino eta Tetriko I.aren kontrolpean. Bere edizioetako batean, Postumo Galiako salbatzaile gisa aurkezten da.

Galienorekiko aurrez aurrea

263. urtean, Galieno enperadoreak, bere gudarosteak Postumoren aurka bidali zituen, bera ere han zegoelarik. Azkenean, guzti hau konpondu ahal izan zuen. Hasieran, garaipen batzuk lortu zituen, baina, halako batean, zauritua izan zen, eta atzera jo behar izan zuen[6]. Ordutik aurrera, Erromatar Inperioko beste toki batzuetan gertatzen ari ziren arazoei aurre egin behar izan zien eta ez zen gehiago Postumo eta Galietako Inperioaz arduratu[7].

Remove ads

Erorrera

Bere aginteak iraun zuen bitartean, altxamendu bat ere jasan behar izan zuen. Mainzko komandantea zen Lelianorena, hain zuzen ere. Leliano enperadore izendatu zuten Maguntzian edo Mainzen, 269ko otsailean edo martxoan[8]. Uste da Postumoren mendeko ofizial beteranoa zela, Germania Garaiko legatua edo Legio XXII Primigeniako komandantea. Leliano arrisku larria zen Postumorentzat bi legio agintzen zituelako (Maguntziako Primigenia eta Estrasburgoko Legio VIII. Augusta); hala ere, matxinada bi hilabete geroago bakarrik zapaldu zen, Leliano bere soldaduek hil zutelako edo Postumoren tropek hiriburuko setioaren ondoren hil zutelako. Lelianoren aurkako garaipenak, ordea, bere alde txarra ere izan zuen Postumorentzat. Orduan bertan, hil egin baitzuten. Hilketa honentzako bi azalpen posible aurkitu dira: Bata, Maguntziaren arpilatzea eragotzi izana. Eta, bigarrena, Postumoren legioen artean, Lelianoren soldaduak sartu izana, eta hilketaren erantzuleak hauek izatea. Postumo, 269. urtean hil zen. Bere heriotzaren ostean, Britania eta Hispania, Erromatar Inperiora batu ziren berriz. Bere ondorengoa, Marko Aurelio Mario izan zen. Baina ez zuen askorik iraun, bere soldadu propioek hil baitzuten.

Remove ads

Bibliografia

  • Aurelius Victor, Liber de Caesaribus
  • Canduci, Alexander (2010), Triumph & Tragedy: The Rise and Fall of Rome's Immortal Emperors, Pier 9, ISBN 978-1-74196-598-8
  • Drinkwater, J. F. (1987), The Gallic Empire: Separatism and continuity in the north-western provinces of the Roman Empire, A.D. 260–274, Franz Steiner Verlag Wiesbaden GMBH, Stuttgart, ISBN 3-515-04806-5
  • Polfer, Michel (2000), "Postumus (A.D. 260-269)", De Imperatoribus Romanis
  • Potter, David Stone (2004), The Roman Empire at Bay, AD 180-395, Routledge
  • Jones, A.H.M., Martindale, J.R. (1971), The Prosopography of the Later Roman Empire, Vol. I: AD260-395, Cambridge University Press
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads