Rhizocarpon geographicum

Liken espeziea From Wikipedia, the free encyclopedia

Rhizocarpon geographicum
Remove ads

Rhizocarpon geographicum liken krustazeo bat da. Mundu mailan hedaturik dago, baita Euskal Herrian ere.[1]

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Basionimoa ...

Taxonomia

Lineok deskribtu zuen 1753. urtean Species Plantarum liburuan eta Lichen geographicus izena eman zion. 1805ean Augustin Pyramus de Candolle suediar botanikariak Rhizocarpon geographicum izenera aldatu zuen.[2]

Mapa baten itxura hartzen duelako eman zioten geographicum izena. Hainbat hizkuntzatan "mapa likena" ere esaten zaio.[3]

Deskribapena

Talo krustazeoa harriari gogor itsatsita dago. Kolore berde horixka izaten du eta ertzak kolore beltzez mugatuta ditu. Ertzhoriek esporangioz osaturik daude,

Habitata

Eremu hotzetako likena da, Kanada, Groenlandia, Islandia, Eskandinavia eta Siberiako basoetan aurkitzen da gustoren. Europan zehar silizezko mendilerroetan aurkitzen da, horregatik Euskal Herrian toki zehatzetan baino ez da aurkitzen.[1]

Ekologia

Muellerella pygmaea onddo likenikolaren ostalaria da.[4]

Bitxikeriak

Baffin uhartean aurkituriko ale bat datatu da eta 9.500 urte dituela estimatzen da[5]. Alaskako talo batek 10.000-11.500 urte izan ditzakeela uste da[6]. Ezaugarri horrengatik likenaren hazkuntza erabili izan da arroken adina zehazteko.[5]

2010ean egindako esperimentu batean kanpo espazioan 10 egunez egon ondoren kalte gutxi jasan zuela ikusi zen.[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads