Sin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sin
Remove ads

Mesopotamiako mitologian, Sin edo Nanna[1], Ilargiaren jainkoa da[2]. Sin, akadieraz zuen izena da. Sumerrrentzat Nanna edo Zuen[3] zen.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Jatorrizko izena ...

Adar eta bizardun agure bezala irudikatzen zen batzuetan, baina nagusiki, ilgora baten bidez irudikatu izan zen. Ixtar jainkosa semita edo Inanna sumertar jainkosaren aita bezala ere deskribatzen da, ondoren, ilargiko zetroa jarauntsiko zuena. Bere aita Enlil zen, eta bere zenbaki magikoa, 30a. Xamax eta Ixtarrekin batera, zeruarekin harremana zuen Semitar hirukoaren zati zen, mesopotamiar panteoira, Akadtar garaitik batu zena (K.a. 2200-K.a. 2100).

Thumb
Ur-Nammu (K.a. 2047 eta 2030) erregearen estela, Nanna jainkoa tronu batean eserita dago, errege-intsigniak diren makila eta eraztuna eskuan dituela. 1927an aurkitu zuten Ur hiria izandako hondakinetan, iraken. Penn Museum (University of Pennsilvania Museum of Archaeology and Antropology).
Remove ads

Gurtza zentroak


Bere bi gurtza gune handiak Urreko E-kishnugal tenplua hegoaldean eta Harran iparraldean izan ziren. Sin jainkoaren gurtza, laster hedatu zen beste toki batzuetara eta Babilonia eta Asiriako hiri handi guztietan eraiki ziren ilargi jainko honen omenezko tenpluak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads