Starbucks Corporation (NASDAQ indizeko konpainia) nazioarteko kafea katea da, Seattlen sortua. Munduko kafe konpainia handiena da 17.800 lokalekin 61 herrialdetan (Euskal Herrian bat ere ez). Starbucksek, kafe-landu, edari bero eta bestelako edariak egin eta saltzen ditu, gainera, bokatak eta beste produktu batzuk (hala nola, katiluak eta kafe babarrunak). Era berean, liburuak, musika CDak, eta filmak eskaintzen ditu.
Lehen lokala Starbucks izenarekin, Seattlen eraiki zuten 1971n. urtean hiru bazkiderekin: Jerry Baldwin ingeles maisua, Zev Siegl historia maisua eta Gordon Bowker idazleak. Hirurek, Alfred Peet enpresariak inspiratuta, beraien lehen denda sortu zuten (babarrun eta kafe makinak saltzeko) Western Avenuen kokatuta, 1977. urtean Pike Placera lekualdatu zena.
Nazioartekotasuna
Gaur egun, Starbucks 60 herrialdetan dago.

Giroa
Starbucks kafetegiek giro etxekoia dute. Zurezko dekorazio txeratsu eta epela dute, eta diseinu modernoa. Sofaz eta eserlekuz horniturik, musika eztia eta doako wifi konexioa dute.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.