Toponimia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Toponimia (grezieratik topos, «leku» + nomos «izen») leku-izenak (toponimoak) aztertzen dituen onomastikaren atala da. Toponomastika izena ere erabiltzen da, auzoko hizkuntza batzuetan erruz, euskaraz oso gutxi.

Toponimiak, leku-izenen jatorriak, toponimoen jatorriak, esanahiak, erabilerak eta motak aztertzen ditu. Geografia lekuak —hala nola orube, soro, herri, auzo, ibai edo mendiak— adierazteko, izendatzeko edo ezagutzeko erabiltzen den hitza edo hitzak dira toponimoak.
Remove ads
Toponimiaren ikergaia
Bi dira toponimiaren sail nagusiak: biztanleak dituzten lekuen izenaz (herri, hiri, auzo eta abarren izenak) arduratzen dena bata, eta izadi izenak (ibai, mendi, haitzulo, ibar eta abarren izenak) biltzen eta aztertzen dituena bestea.
Toponimiak hitzen jatorria eta garapena aztertzen duen jakintzarekin (etimologia) harremanak ditu, eta leku izenaren historiaz eta geografiaz ere arduratzen da. Izan ere, azken alor hori alde batera utzi da askotan, eta garrantzi handiagoa eman zaie etimologia azterketei. Bestalde, leku izenak hizkuntza batean baino gehiagotan izan duen erabilera aztertu ohi du toponimiak, eta horretarako hizkuntza batetik bestera egin diren fonetika aldaketak eta idatzizko aztarnak ikertu ditu. Hizkuntza bateko hiztunak leku izena entzun bezala bereganatu eta egokitu ohi du bere hizkuntzaren fonetikara, eta bide horretatik ere aldaketak sortu dira hitzetan. Itzulpena ere erabili izan da leku izenak hizkuntza batetik bestera aldatzeko (adibidez, Ategorrieta, Donostiako auzo baten egungo euskal izena, antzinako Puertos Colorados erdal izenaren itzulpena da).
Toponimiak informazio garrantzitsua eskaintzen du lekuen historiaz, biztanleen antzinako hizkuntzaz, biztanleen banaketaz, lekuaren erlijioaz, folkloreaz, jendearen bizimoduaz, eta abar.
Remove ads
Zenbait toponimo mota
Endonimoa tokiko bertako hizkuntzan ematen den toponimoa da. Beste hizkuntza batean egiten den moldaketa edo itzulpena exonimoa da. Adibidez, Roma latinez eta italieraz endonimoa da, eta Erroma, euskarazko exonimoa.
Ikus, gainera
- Exonimo
- Tautotoponimo
- Odonimia
- Oikonimia
- Hidronimia
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Euskal Onomastikaren Datutegia (Euskaltzaindia)
- (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Exonimiaren Datutegia (Euskaltzaindia)
- EAEko toponimia euskadi.net webgunean
- Nafarroakoko toponimia ofiziala.
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
