Trullo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Trullo (pluralez, Trulli) Apulian Itria baillarako etxola tradizionala da. Eraikuntza estilo honek duen ezaugarri nagusiena harri lehorrez eginiko teilatu konikoa da. Trulliak orokorrean aldi baterako aterpetxe eta biltegi modura eraikitzen ziren edo baita jabe txikien edo nekazaritzako langileen etxebizitza iraunkor gisa ere. Bariko probintzian, Alberobello herrian, trulli eraikin ugari daude. Trullien urrezko aroa XIX. mende bukaerako hamarkadeetan izan zen.
Remove ads
Historia


Diseinuaren jatorriari dagokionez hainbat teoria daude. Teoria ezagunenetako baten arabera, ondasunen gaineko zerga handia zela eta, zerga ikustatzaileek inguruan zebiltzatenean, eraikina azkar botatzeko Apulieko biztanleek eginiko eraikinak ziren.
XIV. mendearen erdialdetik XVI. mendearen amaierako erregistro historikoen arabera, Alberobello eremua selva ("basoa") moduan agertzen da eta noizean behin, artzaintzako animaliak baztertutako lurra bezala. Ez dago XVII. mendez aurretiko eraikuntza inguruko frogarik. [1]
1704an Donato Gallerano-k marraztutako Mottala Lurraldeko Planean, baso handi baten erdian marraztuta ageri da trulliz osaturiko eraikin multzo bat. [2]
1808an Giovanni Antonio Rizzi Zannoni-k marraztutako mapa geografiko batean, Alberobelloko selva ikus daiteke eta horren erdian, eraikinak sakabanaturik, eta gaur egungo hiri-ereduari antzematen zaio. [2]
1897 urteko Rione Montiren argazki batean, trulliak gaur egun baino askoz sakabanatuagoak ageri dira eta lorategi itxiekin inguratuta zeuden. [3]
Alberobellon oraindik ere badaude XVIII eta XIX.mendeko trulliak. XX. mendearen lehen hamarkadetan dentsifikazio prozesu bat jasan ondoren mendearen bigarren aldean, trullien asentuak husten hasi ziren.
Landa trulliak, XX mendeko lanaren kostua igotzearekin batera, eraikitzeari utzi zioten, izan ere,etxe bakar bat egiteko beharrezkoak ziren ehunka tona maneiatzeko gastua oso altua zelako. [4]
Remove ads
Trulliak erakargarri turistiko gisa
Gaur egun dirauten trulliak ingeles eta alemaniar turisten artean oso ezagunak dira eta askotan, erabili ahal izateko erosi eta konpondu egiten dituzte. Hala ere, trullo bat berreskuratu nahi duen edonork araudi ugari bete behar ditu, izan ere, Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kultur Erakundea (UNESCO) trulliak babestuak ditu.
Argazkiak
- Bi trullo (Alberobello)
- Eraikitako fatxadak jatorrizko bi trulloen teilatuak ezkutatzen ditu (Alberobello)
- Harriz landukato pinakulua zaharberritutako trullo konoen gainean (Alberobello)
- Trullo baten sarrera (Alberobello)
Oharrak eta erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
