Udane Ansa Iragorri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Udane Ansa Iragorri (Oiartzun, Gipuzkoa, 1982ko urriaren 9a) gipuzkoar ilustratzailea, diseinatzaile, maketatzailea eta irakaslea da.
Remove ads
Biografia
Lau seme-alabaren ama: Ipar, Lur, Izei (hila) eta Intza. Bikotekidea eta seme-alaben aita, Iñigo Martin Askaso. Bere aita Juaninazio Ansa Martirena, donostiarra da eta ama berriz, Josebe Iragorri Gaztañaga, Iturriotzeko Garmendi baserrikoa. Hiru anai-arreba ditu: Urko, Ion eta Edur. Oiartzunen bizi da.
Eskola munduko lehen pausoak, Iturburu udal haur eskolan eman zituen eta behin hiru urte beteta Haurtzaro ikastolan burutu zituen ondorengo oinarrizko ikasketak. Batxilergo zientifikoa Oiartzo ikastolan egin eta gero:
- Bilboko Arte Ederretan lortu zuen Lizentziatura. 2006
- Diseinu-Grafiko eta web diseinuko ikasketak egin zituen ondoren. 2006-2007
- Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturgintzaren Aditu titulua. 2008
Familia, lagunak, herria, mendia eta kultura maite ditu eta antzerkia, zinema, literatura, musika, album ilustratuak eta komikiak pasioz bizitzen ditu. Sormena berea du. Eskulanetako monitore bezala jardun izan du Donostiako OKENDO kultur-etxean. 2007an. Beste hainbat lekutan lanean aritu ondoren, Elkar Argitaletxean, diseinu departamentuan egin du lan 2007tik, hamalau urtez. Bertan, diseinu eta maketazio lanez aparte, liburuetako azala ugari ilustratu ditu. Herriko eragileentzat ere egin izan ditu ilustrazioak, muralak eta diseinu desberdinak.
2022ko ikasturtetik Batxilergo artistikoan eta DBHn Plastikako eta Ikusizko Hizkuntzan irakasle da.
Remove ads
Arte ibilbidea
Erakusketak

2004. Oiartzungo Udal Aretoan burutua herriko hainbat artistekin batera.
2020. “Erakuslehio ARTEan” herriko erakuslehio batean erakusketa.[1]
2021. 'Puskak biltzen' Arizmendienean erakusketa kolektiboa.[2]

2022. ARTEKA Durangoko liburu-dendan MARE. Ilargiari poemak liburuko ilustrazio originalak ikusgai.[3]
2023-02-02. MARE. Ilargiari poemak liburuko ilustrazio originalak ikusgai izan dira liburuaren aurkezpen egunean.
Ilustrazioak

- PUF. Alaia Martin eta Udane Ansa. 1545 argitaletxea.[4]
- 2024ko Xabier Lete Prosa eta Poesia lehiaketako ilustrazioak.
- MARE ilargiari poemak.[5][6][7]
- Hamaika Kutixi Filosofiko. 5. Bizitza eta heriotza: Olatz Mitxelena Larreta eta Udane Ansa Iragorri.[8][9]
- Reflexiones pedagógicas. Formándonos en el feminismo. Rosa Sensat, 31. zkia. Cuerpo, género y sexualidad. Urmendi haur-eskolarako sortutako materiala. Egileak: Eli Etxabeguren eta Udane Ansa Iragorri.[10]
- 91. Udala Informatzen. Hezkidetza, berdintasunean hezteko tresna. Azala eta barruko ilustrazioa[11]
- Euskal idazleen elkarteko Hitzen uberan. Idazlearen testuari ilustrazioa[12]
- Itturri Merkatari Elkarteko 2023ko egutegian, martxoa hilabeteari dagokion ilustrazioa.
MARTXOA. Itturri elkarteko egutegia
Liburuen azalak
- “IMANOL. Kantatzen du kantuz. Antologia” Diska-liburuaren azala. Elkar. 2022[13]
- “Uda betea” Aritz Gorrotxategiren poesia liburuko azala. Elkar. 2022[14]
- “Ametsen trafikatzailea” Andoni Urzelairen helduentzako nobelaren azala. Elkar. 2022[15]
- “Uzta garaia” Asel Luzarraga Zarrabeitiaren gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2021[16]
- “HORMAK” Oihana Iguaran Barandiaranen gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2021[17]
- “Dena ametsa den irudipena” Leire Vargas Nietoren poesia liburuko azala. Elkar. 2021[18]
- “Wascon” Josetxo Orueta Iturralderen helduentzako nobelaren azala. Txertoa. 2021[19]
- “Las dos vidas de Martin de Munibe” Manuel Septien Ortizen helduentzako nobelaren azala. Txertoa. 2021[20]
- “El alferez del estandarte real” Begoña Pro Uriarteren helduentzako nobelaren azala. Txertoa. 2020[21]
- “Nobela errealista bat” Joxean Agirre Odriozolaren helduentzako nobelaren azala. Elkar. 2020[22]
- “Fuego Amigo” Begoña Elorrieta Puenteren helduentzako nobelaren azala. Txertoa. 2019[23]
- “Bidasoan gora” Eneko Aizpurua Urteagaren LEKUKO sailerako liburuaren azala. Elkar. 2020[24]
- “Anticuerpos contra el neoliberalismo – Guia para después de la pandemia” liburuko azala. Txertoa . 2020[25]
- “Katu” Iñigo Dierezen gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2019[26]
- “Ez da erditzea” Ione Gorostarzu Etxebesteren poesia liburuko azala. Elkar. 2019[27]
- “Lerro etena” Angel Erro Jimenezen EZTABAIDA sailerako liburuko azala. Elkar. 2019[28]
- “Winston” Martin Etxeberria Garroren poesia liburuko azala. Elkar. 2018[29]
- “Elurte amaiezina” Agustin Fernandez Pazen gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2016[30]
- “Farorantz” Virginia Woolf. Urrezko biblioteka. Elkar. 2015[31]
- “8 ipuin gotiko” Jon Eugi Aierdiren gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2014[32]
- “Argazki albuma” Antton Kazabonen gazteentzako nobela. Elkar. 2013[33]
- 'Argazki albuma' Kazabonen nobela berriaren azala Udane Ansa oiartzuarrak egin du.[34]
- “Den egiten” Ione Gorostarzu Etxebesteren poesia liburuaren azala. Elkar. 2012[35]
- “Zu zara orain txoria” Mikel Etxaburu Osaren poesia liburuko azala. Elkar. 2011[36]
- “Hamazazpikotan” Karlos Linazasoro Izagirreren poesia liburuko azala. 2010[37]
- “Hiri gorritik” Asier Serrano Lasaren poesia liburuko azala. 2010[38]
- “Gizajendearen ahitzea” Pablo Sastre Foresten EZTABAIDA sailerako liburuaren azala. 2010[39]
Diseinu eta maketazioa
Oroimenaren harra. Batxilergoa Unitate didaktikoa.[40]
Muralak
Herrian zehar hainbat muralatan hartu du parte, besteak beste:
- 2016ean Hipatiaren lorategian sarrerako murala sortu zuen eta Haurtzaro ikastolako LH4. mailako guraso eta ikasleren laguntzarekin burutu.[41]
- 2022an Altzibar auzoko horman egindako muralaren diseinua. Honako esaldia irakur daiteke: LGTBIQ+ fobiarik? Ez, eskerrik asko!.[42]
- 2024ean Oiartzungo herritar talde baten ekimenez, murala Landetxe eraikinaren kanpoaldeko pareta batean, Yon Oñatibia kalean.[43]
Remove ads
Iruditegia
- Hipatiaren lorategian 2016
- LGTBIQ+ Altzibarren 2022. Argazkia Oarsoaldeko Hitza
- Palestinaren alde Landetxen 2024
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads