Urizaharra

From Wikipedia, the free encyclopedia

Urizaharramap
Remove ads

Urizaharra (ofizialki Peñacerrada / Urizaharra) Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Mendialdeko eskualdekoa. Gasteiztik 25 bat kilometrora dago, Trebiñu eta Errioxa artean. Izen bereko herria udalerriaren erdialdeko eremuan dago, Jugalez ibaiaren ezker bazterrean.

Thumb
Urizaharra kokatuta dagoen muinoaren ikuspegia
Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Izena

Urizaharra izenaren amaierako -a artikulua da, eta deklinatzean honela egin behar da: Urizaharra, Urizaharrarekin..., baina Urizaharrean, Urizaharreko, Urizaharretik, Urizaharrera... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Urizahar maitea, Urizahar osoan, Gure Urizahar hau...[5]

Geografia

Urizaharra mugatzen dute Trebiñuko Konderriko mendiek iparraldean, eta Kantabria mendilerroak hegoaldean. Udalerrian Artxabal mendia dago, 1.172 metroko garaiera duena.

Herrera mendateak udalerria lotzen du Errioxarekin.

754 metroko garaieran kokaturik dago.[6]

Udalerri mugakideak

Historia

Urizaharreko Erdi aroko hiribildua XIII. mendean sortu zen[7].

Herritik gertu lau gazteluren hondarrak daude: Urizaharreko, Mendiluzeko, Herrerako eta Villamonteko gazteluenak, hain zuzen ere.

1838ko ekainaren 20 eta 22 artean, Lehen Karlistaldian, Urizaharreko gudua gertatu zen.

Banaketa administratiboa

Urizaharreko udalerria 7 herriz osatua dago:

Horiek guztiek dute kontzejua. Barojak eta Zumentuk kontzeju bakarra osatzen dute. Besteek herri bakar bateko kontzejuak osatzen dituzte.[6]

Demografia

2022ko erroldaren arabera, Urizaharra herriak 144 biztanle zituen.[6]

2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, 151 biztanle horietatik, 88 gizonezko eta 63 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleen % 17,2 0 eta 19 urte bitartekoa zen; % 62,9, 20 eta 64 urte bitartekoa; eta % 19,9, 65 urte baino gehiagokoa.[8]

Informazio gehiago Urizaharreko biztanleria ...
Remove ads

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Urizaharrean»
Thumb
Urizaharreko udaletxea

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Urizaharreko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Agrupacion Municipal Independiente (AMI)
5 / 7
124 (% 65,96)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 7
49 (% 26,06)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
11 (% 5,85)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
4 (% 2,13)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Urizaharreko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[9]
Adolfo Samaniego Samaniego[9][10] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Jose Luis Alonso Fernandez[9][10] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Salazar Roa[9] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Alonso Fernandez[9][10] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eduardo Gonzalez Lopez de Lacalle[9] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Domingo Luis Montoya Campo[9] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luisa Maria Alonso Pinedo[9] 2003 2007 Agrupacion Municipal Independiente
Luisa Maria Alonso Pinedo[9][11][12][13] 2007 2011 Agrupacion Municipal Independiente
Edorta Alonso Pinedo[9][14] 2011 2015 Agrupacion Municipal Independiente
Juan Jose Betolaza Pinedo[9][15][16] 2015 2019 Agrupacion Municipal Independiente[16]
Juan Jose Betolaza Pinedo[9][16][17][18] 2019 2023 Agrupacion Municipal Independiente[16]
Juan Jose Betolaza Pinedo[17][18][19] 2023 Jardunean Agrupacion Municipal Independiente[20]
Remove ads

Garraioa

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
9Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
16Armentia T.
Trebiñu
ArluzeaMarkizSasetaUrarteParitzaLañuAlbaitaFuidioFaiduMesantzaSamianoSan Martin GalbarinTorreArgoteAxarteAgiluMarauriOgetaSaratsuPedruzoSan VicentejoImiruriUzkioArmentia T.
Trebiñu
20Urizaharra
Armentia T.
Trebiñu
FaiduPipaonLotzaMontoriaPagoetaMorazaBarojaTaraveroSanmartinzarAranaUrizaharra
Armentia T.
Trebiñu
Remove ads

Azpiegiturak

Kultura

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Urizahartar ezagunak

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads