Urtzi Urrutikoetxea

euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Urtzi Urrutikoetxea
Remove ads

Urtzi Urrutikoetxea Vacas (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1977ko urriaren 12a - ) idazle, kazetari, bertsolari eta blogaria da.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

ETBko albistegietan eta hainbat kazetatan aritutakoa: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Jakin, Argia, Bertsolari, Nora eta Zazpi Haizetara besteren artean. Euskaltzaindiari dokumentala ere egin zuen eta produktore lokal eta itzultzaile gisa ere jardun izan da, besteak beste, Rex Bloomstein ingelesaren An independent mind dokumentalean eta Letoniako telebistak Euskal Herriari buruz egindako erreportajean. Free-lance legez munduko hainbat herrialdetan lan egin du: Guatemala, Mexiko, Haiti, Puerto Rico, Kolonbia, Venezuela, Turkia, Irak, Kurdistan, Georgia (Abkhazia eta Hego Osetia barne), Moldavia, eta Europa eta Afrikako beste herrialde askotan. Berlinen eta Istanbulen berriemaile ere izan da.

Hiru poesia-liburu (Borroka galduetatik gatoz, Gaur ere ez du atertuko eta Utzidazu karmina kentzen), bidaia-liburu bat eta eleberri bat argitaratu ditu euskaraz eta Berlin hiriari buruzko gida-liburua gaztelaniaz, Garako Mugalari bilduman.[2] Bertsolaritza ere landu izan du, eta Xabier Amurizaren gidaritzapean 2006an argitaratutako Bizkaiko Bertsogintza IV liburuan parte hartu zuen. Euskal PEN Klubeko kide ere bada, eta elkarte horretako buru 2012tik.

Remove ads

Bibliografia

Poesia liburuak

Poema solteak

Narrazioa

Saiakera, Kronika

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads