PEN

From Wikipedia, the free encyclopedia

PEN
Remove ads

PEN ("Poets, Essayists and Novelists") edo International PEN literatura arloko nazioarteko erakundea da, idazleen arteko elkartasuna eta laguntasuna sustatzeko helburuarekin 1921ean Londonen (Ingalaterra) sortua. Arlo horretako erakunderik zaharrena da munduan, bai eta giza eskubideen aldeko betaranoena ere.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...

Izenak dioen bezala jatorriz poeten, saiakeragileen eta eleberrigileen elkartea bazen ere (garaian editore eta antzerkigileak ere barne hartuz), gaur egun bestelako idazleak ere kontuan hartzen dituzte, kazetariak, itzultzaileak eta historialariak nagusiki, eta beste helburu batzuen artean adierazpen-askatasuna bultzatzea eta jazarritako, kartzelaratutako, torturatutako edo eraildako idazleen aldeko lana egitea dituzte.

Remove ads

International PEN

Erakundea 1921ean sortu zuen C.A. Dawson idazleak. Londresen du erakundeak egoitza nagusia sorreratik, baina gaur egun 145 klub dituzte munduan zehar 104 herrialdetan zehar.[1] Kide guztiek PEN manifestua sinatu behar dute, honako puntuetan laburbil daitekeena:[2]

  • Literaturgintzaren garapena eta babesa, nazioarteko mugen eta istiluen gainetik.
  • Literatur lanak gizateriaren ondaretzat hartzea eta babestea.
  • Gizatalde ezberdinen arteko elkar-ulertzea bultzatzea.
  • Pentsamentuaren transmisio askea eta adierazpen-askatasunaren babesa.

Idazle Presoak, Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideak, Emakume Idazleak, Bakea eta Idazleak eta Idazleak Erbestean izeneko egitasmoak martxan ditu.

Kide ospetsuen artean Joseph Conrad, George Bernard Shaw, Arthur Miller, Mario Vargas Llosa eta Harold Pinter dugu, beste hainbaten artean. Eta nazioarteko klubei eta jazarpen politikoari dagokionez, Kurdistangoa da nabarmentzekoa, Kolonian (Alemania) egoitza baitauka Turkian bertan jarduerak oso mugatuta dituztenez.

Bestela, literatura sariak urtero banatzen dituzte, euren artean Faulkner, Malamud eta Henry Prize sariak.

Remove ads

PEN Internationalen presidenteak

PEN Internationalen presidenteak
John Galsworthy1921–1932
H.G. Wells1932–1935
Jules Romains1936–1939
Denis Saurat, François Mauriac, Thornton Wilder, Hu Shih1941–1946
Maurice Maeterlinck1947–1949
Benedetto Croce1949–1953
Charles Langbridge Morgan1954–1956
Andre Chamson1957–1959
Alberto Moravia1960–1962
Victor E. van Vriesland1963–1965
Arthur Miller1966–1969
Pierre Emmanuel1970–1971
Heinrich Böll1972–1973
V.S. Pritchett1974–1976
Mario Vargas Llosa1977–1979
Per Wästberg1979–1986
Francis King1986–1989
René Tavernier1989ko maiatzetik azarora
Per Wästberg (bitartekoa edo behin-behinekoa)1989ko azarotik 1990eko maiatzera
György Konrád1990–1993
Ronald Harwood1993–1997
Homero Aridjis1997–2003
Jiri Grusa2003–2009
John Ralston Saul2009 –2015
Jennifer Clement2015 –
Remove ads

PEN Internationalen partaide ezagunak

Euskal PEN

Frankismoaren garaian sortu zuten Euskal Herriko kluba, 1950ean, "Idazkortz" euskal bilkura izenarekin. Ekimenak erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaren sostengua jaso zuen eta Andima Ibiñagabeitia, Jokin Zaitegi, Jon Mirande, Federico Krutwig eta Txomin Peillen izan ziren kideetako batzuk. Hala ere, urtebete eskaseko ibilaldia besterik ez zuten egin.

1987an ekimena berriro martxan ipintzeko saiakera laburraren ostean, 2004an azkenean gaur arte luzatzen den ibilbideari ekin zioten, nazioarteko onarpenarekin. Azken urteotako kideen artean Laura Mintegi, Joxemari Iturralde, Eider Rodriguez, Lutxo Egia, Fito Rodriguez, Paddy Rekalde, Asier Serrano eta Urtzi Urrutikoetxea ditugu. Gaur egun, Bilboko Euskararen Etxean du egoitza Euskal PEN Klubak.[1]

2005etik "Euskal PEN Idazluma" saria banatzen dute. 2008tik, bestalde, Basque Writing aldizkaria kaleratzen dute, euskaraz zein ingelesez.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads