Wetzlar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Wetzlarmap
Remove ads

Wetzlar Alemaniako Hessen estatuan dagoen hiria da. Lahn-Dill barrutiko hiriburua da, eta Lahn ibaiaren ertzean dago kokaturik.

Datu azkarrak Wetzlar, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia eta klima

Lahn eta Dill ibarren artean kokaturik dago, iparraldean Taunus mendilerroa eta mendebaldean Westerwald mendilerroa dituelarik.

Klima epela du, udako batazbestekoa 17 eta 18 °C artean dago, baina neguan 1 eta 2 °C-ra jeisten da. Prezipitazioak 600 eta 700 mm artean dabiltza, Alemaniako batazbestekoa baino pixka bat beherago.

Historia

Hiriaren fundazio datarik ez dago Hala ere jakina da K.a. 5000 urtetik aurrera populatua izan dela. Erromatarrak ere izan ziren bertan eta 1993tik aurrera Waldgirmes Forum erromatar herrixkan indusketak egiten ari dira.

X mendean Marienstift monasterioa fundatu zen eta XII mende aldera hiri inperial aske (Reichsfreiheit) bihurtu zen. Ordukoa da Kalsmunt gaztelua ere, gaur egun hondarrak baino gelditzen ez diren arren.

1689an Frantziar tropek Speyer hiria suntsitu zutenean Germaniako Erromatar Inperio Santuko Gorte Gorena (Reichskammergericht ) Wetzlarrera etorri zen eta honek Inperioko hiri garrantzitsuenak ziren Viena eta Ratisbonaren parean jarri zuen Wetzlar. 1806an Napoleondar Gerren ondoren Inperioa disolbatzean Wetzlar berak ere behea jo zuen eta hiri aske izatearen eskubidea ere galdu zuen. 1815ean Prusiak eskuratu zuen.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen, zehatzago esanda 1862 eta 1863 artean trenak Koblentza eta Koloniarekin elkartu zuenean. 1869rako ehun burdin meategi irekita zeuden jadanik. XX mendean meategiak itxiz joan ziren, azkena 1926an. Bigarren Mundu Gerran kalte larriak pairatu zituen aireko bonbardatzeen ondorioz, baina 1950ean zaharberritu egin zen.

Thumb
Kornmarkt plaza, Wetzlarreko alde zaharrean
Remove ads

Ondasun nabarmenak

Arkiekturaren ikuspuntutik nabarmenak dira Eisenmarkt azokaren eraikina eta ertaroko hiribilduaren pasagune maldatsuak eta kale estuak. Wetzlarreko Santa Mariaren katedrala XII. mendean hasi zen eraikitzen estilo erromanikoa jarraituz. Erdi Aroaren amaieran eraikuntza estilo gotikoan jarraitu zen. Eliza ez da inoiz amaitu, kanpandorreetako bat eginik gabe baitago.

Hiri senidetuak

Wetzlar ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea51.50052.00052.50053.00053.50054.00054.50055.000201420162018202020222024WetzlarBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads