Zaz

egile abeslari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Zaz
Remove ads

Isabelle Geffroy, artistikoki Zaz deitua (Chambray-lès-Tours, 1980ko maiatzaren 1a) frantziar kantautore eta abeslaria da, pop, jazz, rock, chanson eta gipsy jazz bezalako generoak elkartzen dituena. Ekintzailea da eta GKEkin lankidetzan aritzen da. [1][2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Geffroyren ama gaztelaniazko irakaslea zen eta aita enpresa elektriko bateko langilea. 5 urte zituela Tourseko Kontserbatorioan hasi zen solfeo ikasten baita bibolina, pianoa eta kitarra jotzen eta abesbatzan abesten. 2000an, 20 urte zituela, beka bat lortu zuen Bordelen musika modernoa ikasteko. Orduan hasi zen musika-estilo desberdinekin saikerak egiten: afrokubatarra, jazz, funky, gospel, eta abar.

Hainbat musika proiektutan aritu ondoren, Parisera abiatu zen eta han 1. diskoa grabatzea lortu zuen. 2010eko udaberrian egin zuen ospera jauzia bere Je veux abestiari esker, bere lehen albumeko bigarren abestia. Geroztik munduan zehar ari da bere kantuekin.[3][1][4]

Chanson berriaren adierazle gorenetakotzat jotzen da eta, egungo abeslarien artean, Frantzian oihartzun mediatikorik handienetarikoa dauka berak. Geffroyk berak zein taldekideek sortutako kantuek ez ezik, frantziar musikako hainbat kantu klasikoez egin dituen interpretazioek egin dute Zaz ezagun (La Parisienne, La vie en rose, etab.). Gainera, tributoetan ere parte hartu izan du.[3] Martin Scorseseren Hugo Cabret filmaren soinu-bandan eta Plácido Domingorekin batera abestu zuen.[5][6]

Konpromiso sozial biziko pertsona da eta Zazimut Fundazioa sortu du lurra eta bizidunaren errespetua sustatzen duten GKE txikien proiektuei laguntza emateko.[7]

Remove ads

Zaz Euskal Herrian

Tarnose inguruko Izar Adats musika-taldean bi urtez aritu zelarik kantuan, Pirinio erdialdeko eskualdeetan eta Ipar Euskal Herrian itzuliak egin zituen; ondorioz, badu euskal kultura eta hizkuntzaren berri.[1]

2015ean Donostiako Jazzaldian abestu zuen.[8][9][10] 2018an Iruñean egon zen.[11] 2019an Zaz-ek Baionan bi kontzertu eman zituen Kanboko Xan Mixel Garikoitz kolegioko 200 ikasleren koroak lagundurik.[1]

Remove ads

Diskografia

Diskoak

  • Zaz (2010)
  • Sans tsu tsou (2011)
  • Recto Verso (2013)
  • Paris (2014)
  • Sur la route (2015)
  • Paris, Encore! (2015)
  • Au rendez-vous des Enfoirés (2016)
  • Effet Miroir (2018)
  • Isa (2021)
Informazio gehiago Urtea, Diskoa ...

Singleak

Informazio gehiago Urtea, Abestia ...

Errekonozimenduak eta sariak

  • 2015ean Echo Saria "Emakumezko artista internazional hoberena" kategorian.[12]
  • 2011n Abestirik originalenari Les Victoires de la musique saria "Je veux" abestiarekin.[13]
  • 2010ean European Border Breaker Awards Saria.[14]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads