Zudairi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Zudairi[oh 1][1] Ameskoabarrenako kontzejua eta herriburua da. 2022 hasieran 228 biztanle zituen.[2]
Remove ads
Geografia
Ameskoabarrenako erdialdean dago, Urbasako Larregoiko mendiaren (1.013 metro) oinetan, 576 metroko garaieran, Urederraren eskuineko bazterrean.[3]
Biztanleria
1800 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1990 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
179 | 212 | 255 | 378 | 322 | 375 | 414 | 430 | 388 | 327 | 299 | 273 | 240 | 223 |
Euskara
Hizkuntza nagusia gaztelania da. XVI. mendearen amaieran herri euskalduna zen. 1863ko Bonaparteren mapan, berriz, erdaldundutako eremuan ageri da.[3] 2015ean jarri zuten D eredua herriko eskolan.[4]
Ondarea
Aipagarriak dira Erdi Aroko jatorria duen San Andres eliza (XIII. mendearen hasierako habeartea, XVII. mendeko burualdea, gurutzadura eta estalkia) eta XVI. mendeko etxe zaharberrituak.[5]
Garraioa
Automoviles Urederra autobus konpainiak Lizarrarekin lotzen du Zudairi. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Oharrak
- Ofizialki Zudaire
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads