Zuzenbide Fakultatea (Euskal Herriko Unibertsitatea)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Zuzenbide Fakultatea (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Remove ads

EHUko Zuzenbide Fakultatea zuzenbidearen ikerketaz eta irakaskuntzaz arduratzen den Euskal Herriko Unibertsitateko fakultatea da, egun Zuzenbide ikasketak egiten diren tokia. Horren patroi jai-eguna Ramon Penyafortekoa da, erlijio-gizona eta legelaria, legelari eta abokatuen patroia.

Informazio gehiago Akronimoa, Goiburua ...
Thumb
Logotipo de la facultad de derecho


Remove ads

Historia

1968ko ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretuaren eskutik Donostian sortutako fakultatea gerora, 1968ko uztailaren 27ko Dekretuaren bidez Zuzenbide fakultatea izan zen. Fakultatea Valladolideko barrutiari atxikia zegoen, nahiz eta Gipuzkoako agintariek behin baino gehiagotan beste aukera batzuk nahiago zituztela adierazi.

Hamar urte ondoren 1979an beste fakultate batzuekin batu zen Euskal Herriko Unibertsitatea osatzeko eta 1980ko otsailaren 25ean Euskal Herriko Unibertsitatea bihurtu zen ofizialki.

1997ko urrian Zuzenbide Fakultateak lurralde-hedapena egin zuen eta Bizkaian azpi-erakundea ezarri zuen, egun, Leioako kanpusean dagoena.

Remove ads

Egitura

Bizkaiko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduaren mozte nota 10,091 da eta Gipuzkoako Zuzenbide Fakultatean 7,258.[1][2]

Gipuzkoako Zuzenbide Fakultateko dekanoa Juana Goizueta Vertiz da.

Irakasleak

Bizkaiko Zuzenbide Fakultateko irakasleak dira:

Klinika Juridikoa

Thumb
Zuzenbide Fakultatea (Bizkaian)

Klinika Juridikoa esaten zaio Zuzenbidea era tradizionalez bestela erakusteko eta ikasteko moduari. Hori horrela, Zuzenbidea ikasteko modu klasikoak eskuliburuak, buletinak eta sententziak soilik lantzea esan nahi du ("liburuetako" Zuzenbidea); aldiz, irakaskuntza Klinikoaren ezaugarria da praktikarekin lotuta egotea ("ekintzazko" Zuzenbidea).

Klinika Juridikoak AEBn du jatorria eta azkar hedatu zen mundu anglosaxoian eta haren kolonia eragina zuten herrialdeetan. Azken hamarkadetan bereziki egin dute gora Klinika juridikoek Latinoamerikan eta Europan.

Klinika Juridikoen beste hainbat eredu daude, eta espezialitate juridiko edo tematiko beste egon daitezke. Dena dela, Klinika Juridikoko eredu bat dago, zeinean ikasleen praktika justizia sozialarekin lotutako kasuetan eta arazoetan aholkatzera edo inplikatzera bideratuta dagoen. Hortaz, mota horretako ikaskuntza kliniko baten alde egiten duenak bere funtzio jurista justizia sozial horrekin lotuta egotea nahi du. Ildo horretan, Klinika Juridikoa Zuzenbidearen sistema pedagogikoa eraldatzeko modutzat hartzen da (teoria eta praktika nahasketa), bai eta diskriminazioaren aurkako estrategia juridikoei buruzko gogoetarako eta identifikaziorako laborategi gisa ere.

Thumb
Bakartxo Tejeria Otermin, Eusko Legebiltzarreko Presidentea
Remove ads

Ikasle ohiak

Gipuzkoako Zuzenbide Fakultateko ikasle ohien artean daude:

Thumb
Maddalen Iriarte Okiñena, kazetaria eta politikaria
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads