soziologoa eta feminista nafarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ángela López Jiménez (Iruñea, Nafarroa, 1945 – Zaragoza, 2007ko martxoaren 23a) nafar soziologoa eta feminista izan zen, Zaragozako Unibertsitateko Soziologiako irakasle titularra.
Ángela López Jiménez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1945 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2007ko martxoaren 23a (61/62 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Leuven (en) : licentiate in sociology (en) Madrilgo Complutense Unibertsitatea : doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Zaragozako Unibertsitatea |
Hiri- eta garapen-soziologia lizentziatura Lovainako Unibertsitate Katolikoan eta Soziologiako doktoretza Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean osatu zuen.[1]
1976an, Zaragozako Unibertsitateko Soziologia Sail hasiberrian sartu zen. Sail horretan, hazkundea bultzatu zuen Teruel eta Huescako Unibertsitate Eskoletara zuen eragina zabalduta, horiexek ere Lópezek zuzenduak zuzendaritza lortu zuenean.[2]
1979an, eratze-ekitaldiaren anfitrioia izan zen, eta fundatzaileetako bat, Andaluziako, Kataluniako eta Aragoiko soziologia-elkarteetako ordezkariekin batera, Zaragozako Ekonomia Zientzien Fakultatean bildu zen, Espainiako Soziologia Federazioa (FES) sortzeko. Soziologiako Espainiako Lehen Biltzarra egiteaz arduratu zen, Zaragozan, FES eratu eta bi urtera, 1981eko irailaren amaieran.[2]
1990. urtean, Zaragoza La Sabina[3] Emakumeen Iritzi Klubaren sortzaile eta lehen pesidentea izan zen.
90eko hamarkadaren erdialdean, aitzindaria izan zen Zaragozako HAPOren (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) erreformaren inguruko eztabaidan, soziologiatik abiatuta egin zuen ekarpena.[4]
2000tik 2007ra, Aragoiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidentea izan zen.[5]
2005ean GSIC (Ikerketa Zientifikoko Talde Soziologikoa) sortu zuen.[6]
Zaragozako Unibertsitaterako Soziologiako doktorego-programa lortu zuen eta hurrengo edizioetan zuzendu egin zuen.[7] Zaragozako Unibertsitateko Hirigintza Masterreko irakaslea ere izan zen, eta irakasle gonbidatua Espainiako eta nazioarteko unibertsitateetan, hala nola Guatemalako Rafael Landívar Unibertsitatean, Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifizioan edo Suediako Upsalako Unibertsitatean.[1]
Hainbat lan argitaratu zituen aldizkari espezializatuetan. Aragoiko erakundeak ordezkatu zituen hainbat forotan, hiri-berrikuntzaren eta informazio-gizartearen garapenaren arloan. Zaragozako Unibertsitatea ordezkatu zuen 2008 Zaragozako nazioarteko erakusketa (EXPO) Partzuergoko Soziologia Batzordean.[1][7]
Bere ikerketa-ildo nagusiak hauexek izan ziren: hiriko kulturak eta identitateak, informazioaren gizartea, ezagutzaren gizartea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, tokiko garapena, hiri digitalak, politika publikoak, gizarte-mugimenduak eta hiri-mugimenduak, gazteen kulturak eta bizimoduak.[7]
Hona hemen bere obra nagusietako batzuk:
Timothy Bozman Zaragozako Unibertsitateko Filologiako irakaslearekin ezkondu zen eta Paloma Bozman López alaba izan zuten.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.