From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko Garraio Partzuergoa (BGP eta gaztelerazko CTB siglez ere ezaguna) Bizkaiko garraio beharrizanak aztertu eta enpresa desberdinen koordinazioaz arduratzen den erakunde publikoa da. BGPa Bilboko metroaren eraikuntzaren arduraduna da, baita Metroaren 1. eta 2. lineen kudeaketarena ere, Metro Bilbao S.A. enpresaren bidez. Gainera, lurraldeko garraio publiko ezberdinen arteko integrazioan lan egiten du.
Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |
---|---|
BGPak Bilboko metroa kudeatzen du Metro Bilbao S.A. enpresaren bidez. | |
Mota | Partzuergoa |
Sektorea | Garraiobideak |
Sorrera | 1975 |
Sortzailea | Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia |
Egoitza | Ugasko kalea, 5 bis, 1. solairua; 48014 Bilbo |
Presidentea | Jose Luis Bilbao[1] |
Merkatuak | Bizkaia |
Eskumendekoak | Bilboko metroa |
Webgunea | http://www.ctb.eus |
1975. urtean osatu zen, parte hartzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bilboko metroaren ibilbidearen barruan dauden gainontzeko udalerriak direla.
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, bakoitzak %50era finantzatzen dituzte BGPak eginiko ekimenak.
Barik txartela zabaldu eta geroztik BGPak hainbat titulu jaulki ditu, guztiak Barik euskarrian kargatzekoak. Horietako batzuk lortzeko, Barik txartelak profil berezi bat aktibatuta edukitzea eskatzen du:
Hona hemen gaur egun BGPak jaulkitako tituluak (Barik euskarrian kargatzeko):
Creditrans | Gizatrans | Hirukotrans | GZBIO | Bidai 50 | Bidai 70 | Bidai Oro | Gazte 70 | Gazte Oro | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Burdinbideak | |||||||||
Bilboko metroa | L1, L2, L3 | L1, L2, L3 | L1, L2, L3 | L1, L2, L3 | L1, L2, L3 | L1, L2, L3 | L1, L2, L3 | L1, L2, L3 | |
Renfe Aldiriak | C-1, C-2, C-3 | C-1, C-2, C-3 | |||||||
Euskotren Trena | E1*, 1D, 1T, 1K* E3, E4, E5 | E1*, 1D, 1T, 1K*, E2, E3, E4, E5 | E1*, 1D, 1T, 1K* E3, E4, E5 | E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 | E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 | E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 | E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 | E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 | |
Euskotren Tranbia | TR, Gasteiz | TR, Gasteiz | TR, Gasteiz | TR | TR | TR | TR | TR | |
Renfe Feve | B-1, R-3b | B-1, R-3b | |||||||
*Bizkaia osoan eta Debako geltokiraino. | |||||||||
Autobusak | |||||||||
Bizkaibus | |||||||||
Bilbobus | |||||||||
Kbus (Barakaldo) | |||||||||
Etxebarri Bus | |||||||||
E! Busa (Erandio) | |||||||||
Sopelbus | |||||||||
Bestelakoak | |||||||||
Bizkaiko Zubia | |||||||||
Artxandako funikularra | |||||||||
Ereagako igogailua | |||||||||
Bizimeta | |||||||||
Bilboko metroko disuasio-aparkalekuak |
BGPak hiru disuasio-aparkaleku kudeatzen ditu metro sarean zehar, Leioa, Etxebarri eta Ansioko geltokietan hain zuzen, autoa aparkalekuan utzi eta garraio publikoa erabilarazteko. Gainera, beste hiru aparkaleku daude proiektatuta, Plentzia, Ibarbengoa eta Kabiezesko geltokietan.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak hiru disuasio-aparkaleku kudeatzen ditu metro sarean zehar, Leioa, Etxebarri eta Ansioko geltokietan hain zuzen, autoa aparkalekuan utzi eta garraio publikoa erabilarazteko. Gainera, beste hiru aparkaleku daude proiektatuta, Plentzia, Ibarbengoa eta Kabiezesko geltokietan.
Aparkalekuek hobaridun tarifak eskaitzen dituzte bezeroei, hurrengo baldintzapenak direla: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan baino ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon. BAT txartela erabiltzekotan ez da hobaridun tarifa aplikatuko.[2]
Disuasio-aparkalekuetako 2019ko tarifak hurrengoak dira:[3]
Hobaridun tarifa | Tarifa arrunta | |
---|---|---|
Leioa | 0,70€ | 0,05€/min |
Etxebarri | 0,55€ | 0,05€/min |
Ansio (BEC) | 0,70€ | 2,00€ lehenengo ordua, 1,40€ hurrengo orduak, gehienez 15€/egun |
Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio ezberdinentzako tarifa-gune sistema integratua jarri du martxan, gaur egun Bilboko metroa, Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Bizkaibus eragileek tarifa-gune sistema integratua erabiltzen dutelarik. Honen arabera, bost gune ezberdinetan banatzen da lurraldea:
gune 1 | 2 gune | 3 gune | 4 gune | 5 gune | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Bidai 50 | Arrunta | 32,00€ | 37,80€ | 43,00€ | 57,00€ | 79,00€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | 25,60€ | 30,25€ | 34,40€ | 45,60€ | 63,20€ | |
F50 (Familia Ugari Berezia) | 16,00€ | 18,90€ | 21,50€ | 28,50€ | 39,50€ | |
Bidai 70 | Arrunta | 38,00€ | 44,00€ | 50,00€ | 63,00€ | 85,00€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | 30,40€ | 35,20€ | 40,00€ | 50,40€ | 68,00€ | |
F50 (Familia Ugari Berezia) | 19,00€ | 22,00€ | 25,00€ | 31,50€ | 42,50€ | |
Bidai Oro | Arrunta | 46,00€ | 51,00€ | 56,00€ | 71,00€ | 93,00€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | 36,80€ | 40,80€ | 44,80€ | 56,80€ | 74,40€ | |
F50 (Familia Ugari Berezia) | 23,00€ | 25,50€ | 28,00€ | 35,50€ | 46,50€ | |
Gazte 70 | Arrunta | 32,00€ | 37,00€ | 42,70€ | 52,00€ | 60,00€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | 25,60€ | 29,60€ | 34,15€ | 41,60€ | 48,00€ | |
F50 (Familia Ugari Berezia) | 16,00€ | 18,50€ | 21,35€ | 26,00€ | 30,00€ | |
Gazte Oro | Arrunta | 39,00€ | 43,00€ | 47,00€ | 61,00€ | 81,00€ |
F20 (Familia Ugari Orokorra) | 31,20€ | 34,40€ | 37,60€ | 48,80€ | 64,80€ | |
F50 (Familia Ugari Berezia) | 19,50€ | 21,50€ | 23,50€ | 30,50€ | 40,50€ |
2017ko azaroaren 7an hamaika Bezeroen Arretarako Bulego integral jarri ziren martxan, edozein eragileri buruzko informazio eta kexak, zein Barik txartelaren inguruko operatiba guztiak artatzeko.[4] 2018ko ekainaren 29an Atxuriko geltokian zegoena itxi zen, eta urte bereko uztailaren 5ean bulego berria ireki zen Gernikako geltokian.[5] Gaur egun hurrengo tokietan daude bulegoak:[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.