From Wikipedia, the free encyclopedia
Carmen Martín Gaite (Salamanca, 1925eko abenduaren 8a - Madril, 2000ko uztailaren 23a[1]) espainiar idazlea izan zen.
Carmen Martín Gaite | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Martín Gaite |
Jaiotza | Sevilla eta Salamanca, 1925eko abenduaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Milan eta Madril, 2000ko uztailaren 22a (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rafael Sánchez Ferlosio (1953ko urria - 1970) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, gidoilaria, itzultzailea, saiakeragilea, poeta, haur literaturaren idazlea, literatura-kritikaria eta television writer (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | 1950eko belaunaldia |
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra olerkigintza drama Gidoia |
Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen batez ere. Espainiako berrogeita hamarreko belaunaldiko kidetzat jotzen da. El balneario (1953) izan zen argitaratu zuen lehen liburua. 1954an Rafael Sánchez Ferlosio idazlearekin ezkondu zen. 1958an Nadal saria irabazi zuen, Entre visillos eleberriarekin. Giro barnerakoia da nagusi idazlan horietan[2].
Zenbait antzerki lan idatzi ostean, 1960ko 1970eko hamarkadetan kontakizungintza landu zuen, bereziki. 1974an bere eleberri onenetako bat argitaratu zuen: Retahílas. 1978an Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen, El cuarto de atrás lanarengatik. Besteak beste, Literaturako Asturiasko Printzea Saria (1988), José Angel Valenterekin batera, eta Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zituen[3].
Haur-literaturaren alorrean, gazte hil zen bere alabari eskaini zion El castillo de las tres murallas, Lumen argitaletxeko Esther Tusquetsek eginiko eskaera bati erantzunez, laguna zen Juan Carlos Eguillor ilustratua.[4].
Literatura kritikari, itzultzaile eta kazetari (Diario16, Cuadernos hispanoamericanos, Revista de Occidente, El País, El Independiente eta ABCn) ere jardun zuen[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.