Gares
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gares[3][lower-alpha 1] (izarbeibarreraz: Gareis)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 22,4 kilometrora. Altuera 326 eta 919 metro artekoa da, eta 39,70 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 2944 biztanle zituen.
Gares | ||||
---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Garesko ikuspegia Donejakue bidetik | ||||
| ||||
Kokapena | ||||
Herrialdea | Euskal Herria | |||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | |||
Merindadea | Iruñea | |||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | |||
Administrazioa | ||||
Estatua | Espainia | |||
Erkidegoa | Nafarroa | |||
Barrutia | Iruñea | |||
Izen ofiziala | Puente la Reina / Gares | |||
Alkatea (2015-2023) | Oihan Mendo Goñi (Euskal Herria Bildu) | |||
Posta kodea | 31100 | |||
INE kodea | 31206 | |||
Herritarra | garestar, gareistar | |||
Geografia | ||||
Koordenatuak | 42°41′31″N 1°49′01″W | |||
Azalera | 39,7 km² | |||
Garaiera | 326-919 metro | |||
Distantzia | 22,4 km (Iruñetik) | |||
Demografia | ||||
Biztanleria | 2.944 (2023: 39) | |||
Dentsitatea | 74,16 biztanle/km² | |||
Zahartzea[1] | % 41,46 | |||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 51,32 | |||
Ekonomia | ||||
Jarduera[1] | % 72,8 (2011) | |||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | |||
Langabezia[1] | % 14,42 (2013) | |||
Euskara | ||||
Eremua | eremu mistoa | |||
Euskaldunak[1][2] | % 13,10 (2018: %3,95) | |||
Datu gehigarriak | ||||
Webgunea | www.puentelareina-gares.es |
Izarbeibarrako hiriburua, Erdi Aroko bastida zahar honek beti izan du garrantzi nabarmena Nafarroan. Aragoiko bideak Donejakue bidearekin bat egiten duen puntuan, XII. mendeko zubi erromaniko itzelak komunikazio-korapilo garrantzitsu bihurtu zuen, Lizarrerria eta Iruñerria artean nahitaez igaro beharrekoa, Arga ibaia segurtasun osoz zeharkatu ahal izan baitzuen. Gaur egun, enplegu-iturri garrantzitsua du, inguruko hainbat lantegitan gauzatua, nahiz eta Iruñetik hurbil egon, Iruñerriko langile askoren bizileku bihurtu. Gares Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.
Bertako biztanleak garestarrak (izarbeibarreraz: gareistarrak) dira.
Donibanetik | Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | |||||
Obanos (2,7 km) |
Gares | Mañeru (5,2 km) | |||||